50. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ULTZAMA

Xehetasun azterlana hasiera batean onetsirik

Ultzamako Udaleko alkate udalburuak, Alkatetzak 2006ko martxoaren 21ean eman ebazpenaren bitartez, hasiera batean onetsi zuen Orkingo (Ultzama) xehetasun azterlana, 8. poligonoko 37. lurzatikoa, Oscoz Goikoetxea senideek sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Larraintzarren (Ultzama), 2006ko martxoaren 22an._Alkatea, Francisco Pérez Arregui.

Iragarkiaren kodea: L0605639