50. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ZIZUR

Xehetasun azterlana hasiera batean onetsirik

Udal honetako alkate udalburuak, 2006ko otsailaren 22 eman ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen udal planeamenduko arau subsidiarioetan Gazolatzen sailkatutako hirilurzoruko U9-2 azpiunitatearen xehetasun azterlana, Mikel Iriarte Iribarren jaunak sustatu duena. Halaber, erabaki zuen jendaurrean uztea 20 egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan interesatuek espedientea azter dezaten udal bulegoetan, Gazolatzen, eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Gazolatzen, 2006ko otsailaren 22an._Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano.

Iragarkiaren kodea: L0605404