50. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BURLATA

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren hautaketa

Udalerri honetako bake epaile titularra eta ordezkoa lau urterako hautatu ziren. Epe hori bukatzear dago. Botere Judizialari buruzko Lege Organikoko 101. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan eta ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduan xedaturikoarekin bat, 15 egun baliodunez deialdi publikoa irekirik egonen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, legezko betebeharrak dituzten interesatuek hautatuak izateko eskabideak Herriko Etxeko Erregisto Orokorrean aurkez ditzaten.

Burlatan, 2006ko martxoaren 27an._Alkatea, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L0605403