II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
MURILLO EL CUENDE
Bake epailearen kargua hutsik
Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamendua betez, udalerriko bake epaile titularraren eta ordezkoaren kargu hutsak betetzeko deialdia iragartzen da. Eskabideak udal bulegoetan aurkeztuko dira, eta interesatuek hamabost egun balioduneko epea izanen dute horretarako, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.
Murillo El Cuenden, 2006ko martxoaren 28an._Alkatea, Angel Arnaudas Granell.
Iragarkiaren kodea: L0605400