50. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Aldizkako zergak eta tasak-2006ko lehen seihilekoa

Diru-bilketaren erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2006ko maiatzaren 26an amaituko dela borondatezko epea, 2006ko lehen seihileko Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga, Espaloian barnako Pasabideak eta Eremu Publikoaren Okupazioa direla-eta igorritako kuotak ordaintzeko. Halaber, egun horretan bertan amaituko da Lurralde Kontribuzioaren 2006. urteko kuotaren lehen seihilekoari dagokion zatikapena borondatez ordaintzekoa.

Horiek ondoko entitateen edozein bulegotan ordaindu ahalko dira, betiere bulego bakoitzeko ordutegian eta dagokien ordainagiria aurkeztuta: Nafarroako Aurrezki Kutxa eta Bahitura Etxea (Nafarroako Kutxa), Banco de Santander Central Hispano (BSCH), Banco Bilbao Vizcaya Argentaria (BBVA), Banco Vasconia, Euskadiko Kutxa, La Caixa eta Nafarroako Rural Kutxa. Ordainketa Interneten bitartez ere egin daiteke, www.pamplona.es web gunean.

Behin epe hori iraganik, premiamendu bidez kobratzeko izapideak eginen dira.

Iruñean, 2006ko apirilaren 12an._Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0606603