50. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Deialdi publikoa, turismo arloko elkarteei eta enpresa txiki zein ertainei laguntzak emateko, 2006. urtean Iruñeko turismoa sustatzeko jarduerak gauzatze aldera

Alkatetzak 2006-03-30ean emandako ebazpenaren bidez deialdi publikoa onetsi zuen, turismo arloko elkarteei eta enpresa txiki zein ertainei laguntzak emateko, 2006. urtean Iruñeko turismoa sustatzeko jarduerak gauzatze aldera.

Laguntza-eskabideak ondoko tokietan aurkeztu behar dira: Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean (Merkatuko k., 7-9), erregistro osagarrietan (Kulturako Alorra _Descalzos k., 2-2. solairua_, Ingurumen eta Osasuneko Alorra _San Saturnino k., 2-beheko solairua_, Hiritarren Babeseko Alorra _Iratxeko monasterioaren k., 2-beheko solairua_, Hirigintza eta Etxebizitzako Alorra _Armada etorbidea, 2-5. solairua_, Lehendakaritzako, Gizarte Zerbitzuetako eta Hezkuntza, Gazteria eta Kiroleko alorrak _Zapateria k., 40-beheko solairua_) edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak aurreikusten dituen beste edozeinetan, betiere hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aitzina. Eskabidearekin batera, deialdian adierazitako agiri guztiak aurkeztu beharko dira.

Oinarriak eta argibide gehiago jasotzeko, Merkataritza eta Turismoko Alorrera jo (Udaletxeko 4. solairua).

Hori guztia argitara ematen da, jende orok jakin dezan.

Iruñean, 2006ko martxoaren 30ean._Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0605606