50. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Dirulaguntzen 2006ko deialdi publikorako oinarriak onestea, giza larrialdietarako jarduketak egiteko

Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2006-03-20an emandako 6/SS RAL ebazpenaren bitartez, giza larrialdietarako jarduerak egiteko 2006ko deialdi publikoaren oinarriak onetsi ziren.

Oinarrien xedea: aipatutakoa.

Esleitzeko era: deialdi publikoa.

Aurreikusitako zenbatekoa, gehienez: 99.000,00 euro.

Oinarriak, non: Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean _Casa Marceliano etxean (Merkatuko kalea, 7 eta 9)_, erregistro osagarrietan eta Zapateria kaleko, 40-3.ean.

Eskabideak non eta noiz arte aurkeztu: Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean (Casa Marceliano_Merkatuko k., 7-9) eta erregistro osagarrietan (Kulturako Alorra _Descalzos k., 2-2. solairua_; Ingurumen eta Osasuneko Alorra _San Saturnino k., 2-beheko solairua_, Hiritarren Babeseko Alorra _Iratxeko monasterioaren k., 2-beheko solairua_; Hirigintza eta Etxebizitzako Alorra _Armada etorbidea, 2-5. solairua_; eta Zapateria k., 40-beheko solairua), eskatutako agiriekin batera, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hortik 2006-11-1era bitartean.

Iruñean, 2006ko martxoaren 23an._Gizarte Zerbitzuetako eta Emakumearen Zinegotzi Delegatua, Concepción Mateo Pérez.

Iragarkiaren kodea: L0605526