50. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

"Joaquín Maya" interpretatzaile gazteen IX. Lehiaketarako deialdia. Modalitateak: zurezko haizea eta metalezko haizea

Iruñeko Udalaren Hezkuntza, Gazteria eta Kiroleko Alorreko zinegotzi delegatu andreak 2006ko martxoaren 15ean onetsi zuen "Joaquín Maya" interpretatzaile gazteen IX. lehiaketaren deialdia.

Iruñeko Udalak, "Joaquín Maya" interpretatzaile gazteen IX. lehiaketa deitu du, zurezko haize eta metalezko haize modalitateetan, norgehiagokaren araubidean, Iruñeko Udalaren Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak xedatutakoarekin bat, zeina Udalbatzak 2005eko azaroaren 3an egindako Osoko Bilkuran hasiera batez onetsi baitzuen. Hartutako erabakia behin betiko bihurtu da, ez baita erreklamazio, eragozpen edo oharrik aurkeztu jendaurreko epean, betiere, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325.1.c) artikuluaren bigarren lerroaldean xedatutakoa betez.

Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorra Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman da argitara, 2006ko otsailaren 17ko 21. zk.an.

1._Xedea.

Lehiaketa honen xedea Espainiako edozein kontserbatorio edo eskolatako zurezko haize eta metalezko haize modalitateetan matrikulatutako ikasleen interpretazio hoberenak saritzea da, betiere, ikasle horiek lehiaketaren datan 16 urte baino gehiago eduki ez eta lehiaketa honetako aurreko edizioetan lehen saria eskuratu ez badute.

2._Modalitateak.

Hona modalitateak:

Zurezko haizea: Flauta, klarinete, oboe, fagot, saxofoi edo txistuko ikasleei zuzendua.

Metalezko haizea: tronpeta, tronpa, tronboi, bonbardino edo tubako ikasleei zuzendua.

3._Diru zuzkidura.

Deialdi honi 2.100,00 euro esleitu zaio, gehienez ere, sarietarako, eta 500,00 euro, plaketarako, Iruñeko Udalaren Aurrekontu Orokorreko 7142300480000 kontusailaren kargura.

Ondoko sariak ezarri dira, kategoria bakoitzeko, betiere 2. puntuarekin bat:

Lehen saria: 450 euro eta Joaquín Mayaren bustoa.

Bigarren saria: 350 euro eta diploma

Hirugarren saria: 250 euro eta diploma

Edozein sari eman gabe uzten ahalko du epaimahaiak.

Bigarren eta hirugarren sariak ex aequo ematen ahalko dira. Horrelakoetan, sari bakoitzari dagokion dirua parte-hartzaile saridunen artean hainbanatuko da.

Epaimahaiak bi Aipamen Berezi eman ahalko ditu, gehienez, modalitate bakoitzeko, eta horiek dagokien diplomarekin saritu.

Diru-sariei PFEZen atxikipena aplikatuko zaie, sariak noiz banatu eta indarra duen legeak une horretan ezartzen duena adinakoa.

4._Izangaien betekizunak.

Lehiaketa honetan Espainiako edozein kontserbatorio edo eskolatako zurezko haize edo metalezko haize modalitateetan matrikulatuta dauden ikasleek hartzen ahal dute parte, baldin eta lehiaketaren datan ez badute 16 urte baino gehiago eta lehiaketa honetako aurreko edizioetan lehen saria eskuratu ez badute.

Saridunei ez zaizkie aplikagarri izanen Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10.2 artikuluak ezarritako debekuak.

5._Eskatzaileek zer agiri aurkeztu behar duten, zein epetan eta non.

Interesatuek deialdi honi atxiki zaion arauzko eredua bete beharko dute, eskaera egiteko.

Eskabidearekin batera, ondoko agiriak aurkeztu behar dira:

_Lehiakidearen eta haren legezko ordezkariaren (aita, ama edo legezko tutorea) NANen fotokopia edo Famili liburua.

_Musika ikasketen egiaztagiria

_Interpretatu beharreko obren kopia

Eskaerak aurkezteko epea luzaezina izanen da.

Eskaerak ez baditu betetzen deialdian ezarritako betekizunak, interesatuari eskatuko zaio gehienez ere hamar eguneko epe luzaezinean zuzen dezala, eta ohartaraziko zaio hala egin ezean eskaera bertan behera utzi duela ulertuko dela, betiere aldez aurretik ebazpena emanen delarik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 71. artikuluak aurreikusitakoarekin bat.

Eskabideak Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean (Merkatuko k., 7-9) aurkezten ahal dira, edo, bestela, erregistro osagarrietan (Kulturako Alorra _Descalzos k., 2-2. solairua_; Ingurumen eta Osasuneko Alorra _San Saturnino k., 2, beheko solairua_, Hiritarren Babeseko Alorra _Iratxeko monasterioaren k., 2, beheko solairua_; Hirigintza eta Etxebizitzako Alorra _Armada etorbidea, 2-5. solairua_; eta Lehendakaritzako, Gizarte Zerbitzuetako eta Hezkuntza, Gazteria eta Kiroleko alorrak _Zapateria k., 40, beheko solairua_) zein Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak aurreikusten dituen beste edozeinetan.

Eskabideak 2006ko ekainaren 1eko 14:00ak baino lehen igorri behar dira Udal honetara.

6._Epaimahaia.

Epaimahaia Iruñeko Udalak izendatuko du, eta ondoko pertsonek osatuko dute:

Epaimahaiburua: Hezkuntza, Gazteria eta Kiroleko Zinegotzi Delegatua, edo horrek eskuordetutako pertsona.

Epaimahaikideak:

_Bi espezialista, zurezko haize saileko instrumentuetan.

_Bi espezialista, metalezko haize saileko instrumentuetan.

Idazkaria: "Joaquín Maya" Musika Eskolako zuzendaria, modalitate orotan.

Epaimahaiaren erabakiak apelaezinak izanen dira.

Epaimahaiak sariak emateko proposamena emanen du, eta organo eskudunari aurkeztuko, horren gainean ebatz dezan.

7._Lehiaketaren nondik norakoak.

Lehiaketa "Joaquín Maya" Musika Eskolako areto nagusian izanen da. Zurezko haize modalitatearen proba ekainaren 26an izanen da, 10:00etatik aitzinean, eta metalezko haizearena, ekainaren 27an, 10:00etatik aitzinean.

Parte-hartzaileen kopuruaren arabera, antolatzaileek aldatu ahalko dituzte lehiaketa egiteko programatu diren datak.

Proba bakar bat eginen da, eta bertan lehiakideak berak hautatu dituen estilo ezberdineko bi obra joko ditu.

Modalitate bakoitzeko lehiakideak orden alfabetikoan arituko dira, M. letraz hasita.

Obrak jotzeko ordena librea izanen da, eta parte-hartzaile bakoitzak eramanen du berarekin akonpainamenduko piano jotzailea.

Epaimahaiak, egoki joz gero, eten ahalko du parte-hartzaile baten jarduna.

Saridun suertatuko diren parte-hartzaileek kontzertu bat emanen dute, Erraldoien Txokoan (Descalzos k., 72), 2006ko ekainaren 27an.

Lehiaketan parte hartzeak berekin dakar arau hauek guztiak onartzea.

8._Errekurtsoak.

Lehiaketa honetan parte hartzeak berekin dakar oinarriok eta lehiaketaren antolatzaileek horiek interpretatu eta aplikatzeko hartutako xedapenak oso-osorik onartzea.

Deialdi honen, oinarri hauen eta horiek betearazteko har daitezkeen administrazio-ebazpenen aurka, ondoko errekurtsoak paratzen ahalko dira, aukeran:

_Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio-egintzaren egile den organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo, bestela, argitara eman eta biharamunetik aitzina.

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta hortik aitzina.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioekiko auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Epe hori errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuko da.

Iruñean, martxoaren 28an._Alkatesa, Yolanda Barcina Angulo.

IZENA EMATEKO ORRIA

Abizenak: .................................. Izena:

Helbidea:

PK: ................. Herria (Probintzia):

Telefonoa: ........................................ Jaiotze data:

_Ikasketak:

Aita, ama edo legezko tutorearen izen-abizenak:

_Jo behar dituen obrak:

Izenburua Egilea Iraupena

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

_Lehiakidearen eta haren legezko ordezkariaren (aita, ama edo tutorea) NANen fotokopia edo Famili liburua.

_Musika ikasketen ziurtagiria

_Interpretatu behar dituen obren kopia

Data Sinadura

Datu Pertsonalak Babesteko 1999-12-13ko Lege Organikoan xedatutakoarekin bat, lehiakideengandik jasotako datuak Iruñeko Udala jabe duen fitxategi automatizatu batean bildu ahal izanen dira. Halaber, lehiakideek eskubidea izanen dute, datu horiek eskuratu, aldatu, baliogabetu eta horien kontra egiteko, betiere ondoko erregistroetara joaz: Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorra (Merkatuko k., 7-9) eta erregistro osagarriak (Kulturako Alorra _Descalzos k., 72-2. solairua_; Ingurumen eta Osasuneko Alorra _San Saturnino k., 2, beheko solairua_; Hiritarren Babeseko Alorra _Iratxeko monasterioaren k., 2, beheko solairua_; Hirigintza eta Etxebizitzako Alorra _Armada etorbidea, 2-5. solairua_; eta Lehendakaritzako, Gizarte Zerbitzuetako eta Hezkuntza, Gazteria eta Kiroleko alorrak _Zapateria k., 40, beheko solairua_).

Iragarkiaren kodea: L0605387