50. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BERRIOZAR

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga, 2006. urtea

Dirubilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2006ko maiatzaren 5ean bukatzen dela Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergagatik 2006. urteari dagozkion kuotak borondatez ordaintzeko epea.

Ordainketa Nafarroako Aurrezki Kutxako (Nafarroako Kutxa) entitatearen bulegoetako batean egin daiteke, behar den ordainagiria aurkeztuta.

Epe hori iragandakoan, Dirubilketaren Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarri eta premiamendu bidez kobratzeko tramiteak hasiko dira.

Berriozarren, 2006ko martxoaren 24an._Alkate udalburua, Benito José Ríos Ochoa.

Iragarkiaren kodea: L0606170