50. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ARAITZ

Xehetasun azterlana hasiera batean onetsirik

Araizko Udaleko alkateak 2006ko martxoaren 28an eman zuen ebazpena, Arribe-Atallun 1. poligonoko 17 eta 101. lurzatien xehetasun azterlana, Arribe-Atalluko Kontzeju Batuek sustatua, hasiera batez onesteko, udal arkitekto andreak bere txostenan aipatutako baldintzak beteaz.

Jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76 artikuluan ezarritakoari jarraituz, herritarrek eta interesatuek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Araitzen, 2006ko martxoaren 28an._Alkatea, Pedro María Saralegui Ochotorena.

Iragarkiaren kodea: L0605588