50. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ALTSASU

Birzatiketa proiektua hasiera batez onetsirik

2006ko martxoaren 20ko Tokiko Gobernu Batzarrean erabaki zen Altsasuko Udal Planeko "Dermau" 7. sektoreko birzatiketa proiektua hasiera batez onestea, bertako Udalak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76.artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egongo da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Altsasun, 2006ko apirilaren 5ean._Alkatea, Asun Fdez. de Garaialde Lazkano.

Iragarkiaren kodea: L0606509