50. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

OIBAR

Hasiera batean onetsirik 2006ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak

Oibarko Udalak, 2006ko martxoaren 18an egin osoko bilkura berezian, aho batez eta legez eskatutako quorumarekin, erabaki hau hartu zuen:

1. Hasiera batez onestea Oibarko Udalaren 2006ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeko 269. artikulutik 276.era bitarteko artikuluetan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeko 201. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraituz.

2. Hasierako onespenaren erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean argitaratzea, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, argitaratu eta hamabost egun balioduneko epean.

Erreklamaziorik aurkezten bada, osoko bilkurak horiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aurrekontua behin betiko onetsiko. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iragandakoan.

Oibarren, 2006ko martxoaren 20an._Alkatea, Manuel Martínez Aldunate.

Iragarkiaren kodea: L0605073