50. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

GENEVILLA

2006ko aurrekontua hasiera batean onetsirik

Genevillako Udalak, 2006ko otsailaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2006ko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Genevillan, 2006ko martxoaren 21ean._Alkatea, Eusebio Pérez del Notario Fernández.

Iragarkiaren kodea: L0604973