50. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

MURCHANTE

Aurrekontuko aldaketa behin betikoz onetsirik

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesteko erabakia 2005eko 153. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abenduaren 23an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi da (aldaketaren xehetasunak aipatu aldizkarian argitaratu ziren); hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Murchanten, 2006ko urtarrilaren 30ean._Alkatea, Carlos Villafranca González.

Iragarkiaren kodea: L0605127