50. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

KODES MENDIKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2006ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Kodes Mendiko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateak, 2006ko martxoaren 8an egin osoko bilkura arruntean, 2006ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak onetsi zituen hasiera batean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aurrekontua eta betearazteko oinarriak idazkaritzan egonen dira ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Epea iragan eta erreklamaziorik aurkeztu ez bada, behin betiko onetsitzat hartuko dira.

Aguilar Kodeskoan, 2006ko martxoaren 23an._Mankomunitateko burua, Angel Jesús Sancho Martínez.

Iragarkiaren kodea: L0605113