50. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

KODES MENDIKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2005eko kontu orokorra

Kodes Mendiko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateak, 2006ko martxoaren 8an egin osoko bilkura arruntean, eta Kontuen Batzorde gisa eraturik, 2005. urteko kontu orokorrei buruzko adostasun txostena eman zuen.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 242.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Epea iragan eta erreklamaziorik aurkeztu ez bada, behin betiko onetsitzat hartuko dira.

Aguilar Kodeskoan, 2006ko martxoaren 23an._Mankomunitateko burua, Angel Jesús Sancho Martínez.

Iragarkiaren kodea: L0605110