50. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ARAS

2005eko kontu orokorra

Arasko Udaleko osoko bilkurak, Kontuen Batzorde Berezi gisa eraturik, 2005eko kontuen espedienteari buruzko adostasun txostena eman zuen, 2006ko otsailaren 24an egin bilkura arruntean.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 242.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Epea iragan eta erreklamaziorik aurkeztu ez bada, behin betiko onetsitzat hartuko dira.

Arasen, 2006ko martxoaren 23an._Alkatea, José Manuel Sáenz Quintero.

Iragarkiaren kodea: L0605107