50. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

AKATS ZUZENKETA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak otsailaren 27an emandako 378/2006 Ebazpenarena. Haren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko gizarte langile izateko lanpostu huts batzuk merezimenduzko lekualdatze lehiaketaren bidez esleitu ziren.

Ikusirik ebazpen horretan akats bat egin dela (2006ko 36. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, martxoaren 24koa), ondotik ematen da behar den zuzenketa:

3412. orrialdeko 1. zutabean,

Honako hau dioen tokian:

Behin betiko zerrendan izangai bakarra baita eta epaimahaia eratu eta aritzea beharrezkoa ez denez, bidea ematen zaio lanpostu hutsak aukeratzeari, eta interesatuari eskatu zuen plaza esleituko zaio.

Honela behar du:

Epaimahaiak lehiatzaileek erdietsitako puntuazioaren araberako zerrenda igorri du eta, lanpostu hutsak hautatu ondotik, bidezkoa da lanpostu bat esleitzea interesatuen nahiaren arabera.

Iruñean, 2006ko martxoaren 27an._Giza Baliabiden zuzendaria, Alberto Margallo Lana.

Iragarkiaren kodea: F0605241