II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.1. Baimen eta lizentziak
ARANGUREN
Jarduera sailkatua
Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.
Eskatzailea: Junkal Layana Cuadrado Jesus Miguel eta Layana Gabirondo Gorka Javier Jesus Miguel eta Junkal (Talleres Layana, S.I.). Jarduera: automobilaren mekanika orokorrerako eta elektrizitaterako mekanika lantegia. Tokia: J karrika, 15, Mutiloabeitiko industrialdean.
Mutiloabeitin, 2005eko abenduaren 7an._Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: L0524395