II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak
ERRIBERRI ALDEKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA
Aldaketa behin betikoz onetsirik 2005eko plantilla organikoan
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 305. artikuluan Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 242. artikuluan xedatutakoari dagokionez ezarritakoari jarraikiz, jendaurreko epea alegaziorik gabe iragan baita, aldaketa behin betikoz onetsi da 2005eko plantilla organikoan. Hasierako onespenaren iragarkia 2005eko 116. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, irailaren 28an.
Cristina Ciáurriz Echecón administrari-ofiziala gaur egun funtzionarioa dela agertzea, uztailaren 5eko 258/2004 Foru Dekretuarekin bat.
Erriberrin, 2005eko azaroaren 29an._Mankomunitateko burua, Vanesa Araiz Reinaldo.
Iragarkiaren kodea: L0524298