II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak
ERRIBERAKO HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA (TUTERA)
Hasierako onespena 2006ko plantilla organikoari
Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2005eko abenduaren 20an hasiera batez onetsi zuen 2006ko plantilla organikoa. Beraz, 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan ezarritakoari jarraituz, jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, herritar interesatuek Mankomunitateko bulegoetan dagoen espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazio edo oharrak egin ditzaten. Epe hori kexarik gabe iragaten bada zuzenean behin betiko onetsita geldituko da.
Tuteran, 2005eko abenduaren 21ean._Mankomunitateko burua, José María Navarra Fandos.
Iragarkiaren kodea: L0524677