5. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

I R U Ñ A

Udalaren Hirigintza Gerentziaren 2006ko plantilla onetsirik

Iruñeko Udalak, 2005eko abenduaren 2an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 05-ABE-02 (6/CU)

"Ikusirik espedienteko dokumentazioa, erabaki da:

1. Hasiera batean onestea Iruñeko Hirigintza Gerentziaren 2006ko plantilla organikoa, honela geldituko baita: Honako zuzendaritza lanpostu hauek bitarteko langileek beteko dituzte eta Iruñeko Udalak libreki izendatu eta kentzekoak izanen dira: kudeatzaile bat, Kontseiluaren bilkuretara agertzeagatik dagozkion dietak, organo horrek 1991ko azaroaren 28an zehaztuak, jasoko dituena, zenbatekoak behar bezala eguneraturik; eta, erabateko dedikazioarekin, kudeatzailearen ondoko bat, Iruñeko Udalean alorreko zuzendariari dagozkion lansariak jasoko dituena; Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuko zuzendari bat; Hirigintzako Planeamendu eta Kudeaketa Zerbitzuko zuzendari bat eta Kudeaketa Ekonomiko-Administratiboaren Zerbitzuko zuzendari bat, Iruñeko Udalean idazkari teknikoei dagozkien lansariak jasoko dituztenak; Hirigintzako Planeamendurako Zerbitzuko buru bat eta Hirigintzako Kudeaketarako Zerbitzuko buru bat, zeinen lansariak A mailari dagozkionak izanen baitira, gehi erabateko dedikazioaren osagarria eta % 20 lanpostuko osagarriagatik.

2. Hasiera batean onestea Iruñeko Udalaren Hirigintza Gerentziako langileen plantilla organikoa, erabaki honen 1. eranskinean datorrena, honako hauek zehazturik:

_Hirigintza Gerentziaren plantillako lanpostuen kopurua, kode orokorra eta izenak.

_Bakoitzari dagokion maila.

_Lanpostu bakoitzaren lansari osagarriak.

_Lanpostuak beterik edo hutsik dauden.

3. Udalaren Hirigintza Gerentziako funtzionarioen zerrenda onetsi da, 2. eranskinean ageri dena, honako hauek zehazturik:

_Funtzionario bakoitzaren datu pertsonalak (izen-abizenak).

_Funtzionario bakoitzaren maila, gradua, kode orokorra, lanpostua eta egoera administratiboa.

4. Plantilla organikoa betearazteko arau osagarrien agiria onetsi da, alegia, espedienteko 3. eranskinean dagoen testua.

5. Onetsitako plantilla organikoak eta dokumentazio osagarriak 2006ko urtarrilaren 1etik aitzina hartuko dute indarra, non ez den bertzerik adierazten geroko aldaketaren batean.

6. Espedientea jendaurrean edukitzea hamabortz egun baliodunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean iragarkia paratu ondoan."

Iruñean, 2005eko abenduaren 16an._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0524391