II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak
CAPARROSO
2006ko plantilla organikoa hasiera batean onetsirik
Indarra duten xedapenak betez, ikusgai dago Herriko Etxeko iragarki oholean 2006. urteko plantilla organikoa, Udalak 2005eko abenduaren 19an egin osoko bilkura arruntean hasiera batean onetsia.
Jendaurreko epea hamabortz egun baliodun izanen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Caparroson, 2005eko abenduaren 20an. Alkate udalburua, Pedro José Tabar Oneca.
Iragarkiaren kodea: L0524513