5. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

DONEZTEBEKO ETA ELGORRIAGAKO UDALEN BATASUNA

2006ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 233 eta 236. artikuluetan, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan eta aplikatzekoa den gainerako legedian ezarritakoa betetzeko, eta Udalen Batasunak 2005eko abenduaren 2ko osoko bilkuran erabakitakoari jarraikiz, honako hau erabaki zen:

Lehendabizikoa._Hasiera batez onestea Doneztebeko eta Elgorriagako Udalen Batasuneko 2006ko ekitaldiko plantilla organikoa, idazkari berbera baliatzeko.

Bigarrena._Espedientea jendaurrean paratzea entitate honetako idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren oholean iragarkia jarri ondoren, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 276.3 artikuluari jarraikiz. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betikoz onetsitzat joko da jendaurreko epea iragandakoan, eta behin betiko onespenaren gaineko iragarkia argitaratuko da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, behar diren ondorioak izan ditzan, plantillari buruzko espedientea Toki Administrazioko Departamentura igorriko delarik.

Donezteben, 2005eko abenduaren 5ean._Batasuneko lehendakaria, José Irigoyen Irungaray.

Iragarkiaren kodea: L0524072