5. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

347/2005 EBAZPENA, urriaren 10ekoa, Informazioaren Gizarterako zuzendari nagusiak emana. Honen bidez "Informática El Corte Inglés, S.A." enpresari esleitzen zaio zeregin hauetarako laguntza teknikoa: Toki Administrazioko Departamentuko kudeaketa prozesuak aztertzea eta informazioaren eta datuen eredu integratu bat, kudeaketarako eta hirugarrenekiko harremanetarako oinarri izanen dena, zehaztea. Kontratazioa prozedura negoziatuaren bidez egin da, aurretik prentsan iragarrita.

Indarra duen legerian xedaturikoari jarraikiz, aditzera ematen da Informazioaren Gizarterako zuzendari nagusiak, urriaren 10eko 347/2005 Ebazpenaren bidez, honako kontratu hau esleitu duela:

_Kontratuaren xedea: laguntza teknikoa Toki Administrazioko Departamentuko kudeaketa prozesuak aztertzeko eta informazioaren eta datuen eredu integratu bat, kudeaketarako eta hirugarrenekiko harremanetarako oinarri izanen dena, zehazteko.

_Esleitzeko modua: prozedura negoziatua, prentsan iragarrita.

_Esleipenaren prezioa: 57.000,00 euro, BEZa barne.

_Esleipen hartzailea: Informática El Corte Inglés, S.A.

Iruñean, 2005eko abenduaren 21ean._Informazioaren Gizarterako zuzendari nagusia, Angel Sanz Barea.

Iragarkiaren kodea: F0524684