II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
T U T E R A
10/2005 Dekretua, abenduaren 12koa
Behean adierazten den egunean, Tuterako Udaleko alkate udalburuak ondoko dekretua eman du:
"Udalaren Erregelamendu Organikoak zinegotzigo eskuorde berezien erabilpena arautzen du bere 23.6 artikuluan (motak), 24. artikuluan (modua eta ondorioa), 34.etik 36.era artekoetan (eskurantzak eta horien erabilpena, kargua galtzea) eta 82.etik 86.era artekoetan (eskuordetutako eskurantzak erabiltzeko araudi orokorra).
Alkatetza honek ahalmen hori erabili du, Langileriari eta Zerbitzu Orokorrei dagokienez, urriaren 29ko 29/2003 Dekretuaren bitartez, haren bidez José Manuel Oliván Casao eskuordetu baitzen, Langileriari eta Zerbitzu Orokorrei dagokien barne zuzendaritza eta kudeaketarako.
Bertzelako inguruabarrek komenigarri egiten dute hura indarrik gabe uztea; gisa hartara, ematen diren eskurantzak bi zinegotzigo eskuorde bereziren artean banatuko dira: bat zabalagoa, Langileriaren eta Zerbitzu Orokorren arlokoa, eta bertze bat, berariazkoagoa, Laneko Arriskuen Prebentzioaren arlokoa. Nolanahi ere, biak Ogasunaren, Kalitatearen eta Baliabide Antolaketaren Administrazio Alorrean sarturik egonen dira beti eta, osoko bilkurari dagokionez, Giza Baliabideen Batzordeari emanen zaizkio haien eskumeneko gaien berri.
Orobat, komenigarritzat jotzen da zinegotzigo eskuorde berria sortzea, industriaren sustapenaren arloa kudeatzeko, zintzilik baitago Alkatetzaren egituran.
Udalak bere buruari eman dion egiturari bizitasun handiagoa eman beharrez eta egungo administrazio unitate guztien funtzionamendu egokirako eskuordetze hauek egitea komeni denez.
Horregatik eta Erregelamendu Organikoak eta toki araubidean indarra duten lege xedapenek ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, dekretatu dut:
Lehenbizikoa._Indarrik gabe uztea Alkatetzaren urriaren 9ko 29/2003 Dekretua, honen dataren biharamunetik hasita.
Bigarrena._Cesar Ignacio Pérez Garde jauna eskuordetzea langileriari dagozkion gaien barne zuzendaritza eta kudeaketarako (laneko arriskuen prebentzioa salbu); ez dago barnean sartuta hirugarrenei eragiten dieten egintza administratiboen bidez ebazteko ahalmena.
Hirugarrena._Carmen Ferrer Cajal andrea eskuordetzea zerbitzu orokorrei dagozkien gaien barne zuzendaritza eta kudeaketarako; ez dago barnean sartuta hirugarrenei eragiten dieten egintza administratiboen bidez ebazteko ahalmena.
Laugarrena._José Manuel Oliván Casao jauna eskuordetzea laneko arriskuen prebentzioari dagozkion gaien barne zuzendaritza eta kudeaketarako; ez dago barnean sartuta hirugarrenei eragiten dieten egintza administratiboen bidez ebazteko ahalmena.
Borzgarrena._José Manuel Oliván Casao jauna eskuordetzea industriaren sustapenari dagozkion gaien barne zuzendaritza eta kudeaketarako; ez dago barnean sartuta hirugarrenei eragiten dieten egintza administratiboen bidez ebazteko ahalmena.
Orobat xedatu da Hirigintzaren, Nekazaritzaren, Abeltzaintzaren eta Mendien Informazio Batzorde Iraunkorraren bidez ematea osoko bilkuraren eskumeneko gaien berri.
Seigarrena._Xedapen zatiko bigarren, hirugarren eta laugarren puntuko arloen eskumeneko gaietan Alkatetzak eman behar dituen ebazpenek eskuordetze berezia duen zinegotziaren txostena izanen dute aldez aurretik. Halaber, Tokiko Gobernu Batzarrera eraman behar diren txosten-proposamenak kasuan kasuko zinegotzi eskuordearen jakinaren gainean eta beraren sinadura dutela tramitatuko eta formalizatuko dira.
Zazpigarrena._Dekretu honetan formalizatzen den eskurantza eskuordetzeak dataren biharamunean hartuko du indarra, deusetan ukatu gabe Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu beharra.
Horretaz gainera, eragina izateko, zinegotzi eskuorde horren onarpena izan beharko du. Eskuordetza onartutzat hartuko da, inolako adierazpenik egin beharrik ez duela, baldin eta, dekretu hau jakinarazi eta biharamunetik hiru egun balioduneko epean, ez badio Alkatetzari berariaz adierazten ez duela onartzen eskuordetza.
Zortzigarrena._Eman bekio dekretu honen berri Udalari; jakinaraz bekie ukitutako udalkideei, eta Ogasunaren, Kalitatearen eta Baliabide Antolaketaren Alorrari (zuzendariari nahiz langileei), Hiri Antolamendu eta Ekonomia Alorrari (zuzendariari), Herritarrendako Laguntzarako Alorrari (zuzendariari), Industriaren Sustapenaren Alorreko zuzendariari, Kontu Hartzailetzari, Aholkularitza Juridikoari eta Alkatetzari; eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara bedi, indarra dekretu hau sinatu eta biharamunean hartuko badu ere.
Dekretu honen kontra ez da errekurtsorik aurkezten ahal."
Tuteran, 2005eko abenduaren 14an._Alkatea, Luis Casado Oliver.
Iragarkiaren kodea: L0524589