5. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

VIANA

Vianako Udal Planeko aldaketa puntualaren araudia, honakoari dagokiona: III. kapitulua, 2. atala, A zatia "Eraikuntza baldintzak lurzoru urbanizaezinean"

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan ezarritakoa betetzeko, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 27ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan xedatutakoarekin bat, Udalak xedatu du Vianako Udal Planeko aldaketa puntualaren (III. kapitulua, 2. atala, A zatia "Eraikuntza baldintzak lurzoru urbanizaezinean") araudia argitaratzea, osoko bilkuran behin betikoz onetsi baitzen, 2005eko azaroaren 25ean.

Horrenbestez, Vianako Udal Planeko aldaketa puntualaren araudia txertatu da, honako honi dagokionean: III. kapitulua, 2. atala, A zatia "Eraikuntza baldintzak lurzoru urbanizaezinean".

Vianan, 2005eko abenduaren 19an._Alkate udalburua, Gregorio Galilea Arazuri.

HIRIGINTZAKO ARAUTEGI PARTIKULARRA, III. KAPITULUA, 2. ATALA, A ZATIA "ERAIKUNTZA BALDINTZAK LURZORU URBANIZAEZINEAN"

5._Interes orokorreko eraikinak, nekazaritza edo abeltzaintzako erabilerari lotuak.

Kategoria honetan sartzen dira kooperatiben siloak, kooperatiben olio errotak, kooperatiben upategiak, hiltegiak edo antzeko instalazioak, nekazari edo abeltzain askorentzat aritzen direnean.

_Lurzatiaren gutxieneko azalera 1.000 m².

_Okupaturiko gehieneko azalera, lurzatiaren % 30.

_Solairu kopurua. Behea.

_Solairuarteak: guztira okupatutako azaleraren % 20.

_Mugetaraino gutxienez 6.00 m-ko tartea utzi beharra.

_Bideetaraino gutxienez 6.00 m-ko tartea utzi beharra.

_Ibai, putzu eta halakoetaraino 100 metro utzi behar dira gutxienez, arau hori betetzea teknikoki ezinezkoa ez bada behintzat; halakoetan ur bideak ez direla ukituko ziurtatzen duten frogagiri teknikoak aurkeztu beharko dira.

Arazketa sistemak egoki bermatu beharko du isurketek ez dutela kalterik sortuko; dena dela, isurketak ez dira inolaz ere erreka, sakan edo bideetara joanen. Alderdi horiek bilduko dituen proiektu tekniko gehigarria aurkeztu beharko da.

Iragarkiaren kodea: L0524674