II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
I R U Ñ A
Iruñeko Udalean eta haren erakunde autonomoetan lanpostuak betetzeko deialdietan aplikatuko diren merezimenduen baremoak ezartzen dituen araudia
Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2005eko azaroaren 22an, erabaki hau hartu zuen:
JOB 05-AZA-22 (14/UV)
Nafarroako Administrazio Publikoetan lanpostuak betetzeko Erregelamendua, azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsia, da administrazio publikoetan lanpostuak betetzeko araua.
Nafarroako Administrazio Publikoetan lanpostuak betetzeko Erregelamenduaren 9.2 eta 15.2 artikuluek ekainaren 15eko 186/1998 Foru Dekretuan emandako idazketan diotenez, Erregelamendu horretan berean eta administrazio publiko bakoitzeko organo eskudunak hura garatzeko onesten ahal dituen merezimenduen baremoetan xedatuarekin bat eginen da merezimendu lehiaketa guztietan ezartzen diren atalen balorazioa.
Sindikatuetako ordezkariekin testu hau kontsentsuatu ondoan, bidezko da onestea Iruñeko Udaleko administrazioan eta haren erakunde autonomoetan lanpostuak betetzeko deialdiak zuzenduko dituzten merezimendu baremoak.
Horrenbertzez, erabaki da:
1._Onestea Iruñeko Udalean eta haren erakunde autonomoetan lanpostuak betetzeko deialdietan aplikatuko diren merezimenduen baremoak ezartzen dituen araudia, erabaki honetan ezartzen baita.
2._Erabaki honetan xedatua ez da Udaltzaingoko lanpostuak betetzean aplikatuko, Nafarroako Polizia Kidegoei buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen urriaren 14ko 213/02 Legegintzako Foru Dekretuan eta hura garatzen duten arauetan aurreikusiaren ariora arautuko baita.
3._Lanpostuak betetzeko Erregelamenduaren 15. artikuluan ezarriari jarraikiz betetzen diren lanpostuetan egoteko denbora ez da sei urte baino gehiago izanen. Epe hori iraganda, bertze deialdi bat egin beharko da horiek betetzeko.
4._Merezimenduen baremoa, lekualdatze lehiaketetarako. Lanpostuak betetzeko Erregelamenduaren 9. artikulua.
a) atala. Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak.
Administrazio publikoetan egindako zerbitzuen balorazioa egiteko, puntu 1 emanen zaio urteko, deialdia argitaratzen den egunean onetsitako antzinatasunari.
Oharrak:
1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen zaie lehiatzaileei.
2. Lanaldi partzialean egindako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.
3. Deialdia argitaratu ondotik egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.
4. Honako a) atal honi dagokion puntuazioa gehienez ere 30 puntu izanen da.
b) atala. Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa.
1) Erakunde edo ikastetxe publikoek eta unibertsitateek antolaturiko prestakuntza ekintzetan parte hartzea: 0,10 puntu kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 ikastordu), eta gehienez ere 8 puntu.
Oharrak.
1. Baloratu beharreko prestakuntza jardueretan, irakastorduen zatikiak hainbanatuko dira.
2. Irakastorduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu bateko balorazioa emanen zaie.
3. Ikasturte bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei 12 kredituko balorazioa emanen zaie.
4. Erakunde antolatzaileari dagozkion betebeharrak betetzen ez badituzte ere, administrazioak agindurik edo oniritzirik eginak diren prestakuntza ekintzetan parte hartzea puntuazio berarekin baloratuko da. Horien artean, espresuki, sindikatuek Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Itunen barnean antolatuak sartuko dira.
5. Titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketak, hala unibertsitatekoak nola unibertsitatez kanpokoak, ez dira atal honetan baloratuko.
2) Biltzar edo jardunaldietan ponentziak edo komunikazioak aurkeztea, beka edo saria jaso duten zientzia edo ikerketa lanak egitea eta aldizkari espezializatuetan lanak argitaratzea: 1 puntu, gehienez ere, epaimahaiak baloratu beharrekoak, kontuan hartuz lana edo jarduera bakar batek edo taldean egina den eta biltzarra edo argitalpena zein mailatakoa den (tokikoa, eskualdekoa, nazionala edo nazioartekoa).
3) Sektore publikoan prestakuntza ekintzak antolatu edo/eta horietan irakasle gisa parte hartzea: gehienez ere, 1 puntu. Epaimahaiak baloratuko du haien iraupenaren arabera.
Oharrak b) atal osorako.
1. Atal honetan, merezimenduak deialdiko lanpostuarekin ikusteko dutenean baizik ez dira baloratuko.
2. Baremoaren b) atal honetako puntuazioa 10 puntu izanen da gehienez.
Puntuazio erantsia euskaraz jakiteagatik. Euskaraz jakitea merezimendutzat hartuko da horrela erabakitzen den lanpostuetan, eta hala izanez gero 2,5 puntuko balorazioa izanen du gehienez ere.
5._Burutzak betetzeko deialdietan (lanpostuak betetzeko Erregelamenduaren 15. artikulua), kudeatzaileenetan, elkualdatze-lehiaketa berezietan (10. artikulua) eta gora egiteko lehiaketetan (21. artikulua) eta erabili beharreko merezimenduen baremoa.
a) atala. Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak.
1. Deialdi honetako maila/talde eta titulazioko lanpostuetan, edozein administrazio publikotan egindako zerbitzuak: 1 puntu urte bakoitzeko.
2. Edozein administrazio publikotan, aurrekoak ez bezalako lanpostuetan egindako zerbitzuak: 0,37 puntu urte bakoitzeko.
Oharrak:
1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen zaie lehiatzaileei.
2. Lanaldi partzialean egindako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.
3. Deialdia argitaratu ondotik egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.
4. Funtzionarioa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon den edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan aritu den aldietako zerbitzuak, egoera horietan sartzean zuen lanpostuan egin balitu bezala kontatuko dira. Horri dagokionez, ez da kontuan hartuko 96/1997 Foru Dekretuaren babespean bere prestakuntza eta hobekuntzarako jarduketetan egin duen denbora, atal honen 1. puntuan xedatuaren ariora baloratuko baitira.
5. Honako a) atal honi dagokion puntuazioa gehienez ere 35 puntu izanen da.
b) atala. Prestakuntza, irakaskuntza, ikerketa eta bertzelako merezimenduak:
1) Erakunde edo ikastetxe publikoek eta unibertsitateek antolaturiko prestakuntza ekintzetan parte hartzea: 0,10 puntu kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 ikastordu), eta gehienez ere 15 puntu.
Oharrak:
1. Baloratu beharreko prestakuntza jardueretan, irakastorduen zatikiak hainbanatuko dira.
2. Irakastorduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu bateko balorazioa emanen zaie.
3. Ikasturte bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei 12 kredituko balorazioa emanen zaie.
4. Erakunde antolatzaileari dagozkion betebeharrak betetzen ez badituzte ere, administrazioak agindurik edo oniritzirik eginak diren prestakuntza ekintzetan parte hartzea puntuazio berarekin baloratuko da. Horien artean, espresuki, sindikatuek Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Itunen barruan antolatuak sartuko dira.
5. Titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketak, hala unibertsitatekoak nola unibertsitatez kanpokoak, ez dira atal honetan baloratuko.
2. Biltzar edo jardunaldietan ponentziak edo komunikazioak aurkeztea, beka edo saria jaso duten zientzia edo ikerketa lanak egitea eta aldizkari espezializatuetan lanak argitaratzea: 2 puntu, gehienez ere, epaimahaiak baloratu beharrekoak, lana edo jarduera bakarka edo taldean egina den eta biltzarrak edo argitalpenak herri, eskualde, nazio edo nazioarteko maila duen kontuan hartuz.
3. Sektore publikoan prestakuntza ekintzak antolatu edo/eta horietan irakasle gisa parte hartzea: gehienez 2 puntu, haien iraupenaren arabera epaimahaiak baloratu beharrekoak.
4. Titulazio eta espezialitate akademikoak, deialdian eskatu ez direnak: gehienez ere 2 puntu.
5. Doktore edo lizentziatu maila, deialdian eskatutako titulazioan, halakorik bada: gehienez ere 2 puntu.
6. Bertzelako merezimenduak, epaimahaiak baloratu beharrekoak: bertzeak bertze, sektore pribatuko lanak, prestakuntzarako beka edo egonaldiak, edo kontsulta, aholkularitza, partaidetza edo ordezkaritza organoetan parte hartzea: gehienez ere 2 puntu.
Oharrak b) atal osorako:
1. Atal honetan, merezimenduak deialdiko lanpostuarekin ikusteko dutenean baizik ez dira baloratuko.
2. Honako b) atal honi dagokion puntuazioa gehienez ere 25 puntukoa izanen da.
Puntuazio erantsia euskara jakiteagatik. Euskaraz jakitea merezimendutzat hartuko da horrela erabakitzen den lanpostuetan, eta hala izanez gero 5 puntuko balorazioa izanen du gehienez ere.
Iruñean, 2005eko abenduaren 14an._Zinegotzi eta Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, José Iribas Sánchez de Boado.
Iragarkiaren kodea: L0523712