II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
LARRAGA
2006ko ekitaldiko zerga-tasak
Larragako Udalak, 2005eko azaroaren 28an egin bilkuran, aho batez eta, beraz, legez eskatzen den gehiengoa izanik, onetsi zituen 2006ko ekitaldi ekonomikorako karga tasak eta udal ordenantzetako tarifak, honen ondotik laburturik ematen den bezala:
1. Ordenantzak.
Tasa eta prezio publikoen tarifak 2006rako:
.Ikastaroetako matrikulak (5. artikulua): 72,10 euro/ikaslea/ikastaroa.
.Agiriak egin eta tramitatzea (5. artikulua):
1._Eskabide eta agiriak:
a) Edozein agiri fotokopiatzea: 0,25 euro.
b) Agiriaren konpultsa egitea: 1,10 euro.
c) Fax bidezko igorpena: 1,45 euro.
d) Informazio bandoa: 1,45 euro.
e) Merkataritza bandoa: 1,60 euro.
2._Ziurtagiriak:
a) Mota guztietako agiri edo datuei buruzko ziurtagiria: 1,10 euro.
b) Higiezin baten hirigintza-egoerari buruzko ziurtagiria: 21,20 euro.
3._Lizentziak, kontzesioak eta baimenak:
a) Jarduera sailkatuaren lizentzia: eraikuntza, obra eta instalazioen gaineko zergaren 100eko 50.
4._Hirigintzako zerbitzuak:
a) Hirigintzako kontsultari idatziz emandako erantzuna: 21,20 euro/ordua.
b) Espedienteen tramitazioa (argitalpenak): 300,00 euro/dokumentua.
.Estoldak (7. artikulua): 2,70 euro/hiruhilekoa.
.Udalaren kirol instalazioak (5. artikulua):
a) Sarrera:
_Adin tarteak: Jaioturtea: 1996tik 2001era. Igerilekuko eguneko sarrera: 1,80 euro. Instalazioetarako abonuak-urtean: 22,00 euro. Instalazioetarako abonuak-hilean 15 egun: 11,40 euro. Instalazioetarako abonuak-hilean 30 egun: 21,00 euro.
_Adin tarteak: Jaioturtea: 1991etik 1995era. Igerilekuko eguneko sarrera: 2,90 euro. Instalazioetarako abonuak-urtean: 28,70 euro. Instalazioetarako abonuak-hilean 15 egun: 12,90 euro. Instalazioetarako abonuak-hilean 30 egun: 25,00 euro.
_Adin tarteak: Jaioturtea: 1946tik 1990era. Igerilekuko eguneko sarrera: 4,00 euro. Instalazioetarako abonuak-urtean: 50,00 euro. Instalazioetarako abonuak-hilean 15 egun: 18,60 euro. Instalazioetarako abonuak-hilean 30 egun: 36,00 euro.
_Adin tarteak: Jaioturtea: 1945 eta lehenagokoak. Igerilekuko eguneko sarrerak: 1,80 euro. Instalazioetarako abonuak-urtean: 22,00 euro. Instalazioetarako abonuak-hilean 15 egun: 11,40 euro. Instalazioetarako abonuak-hilean 30 egun: 21,00 euro.
b) Frontoia alokatzea (kantxa ordu bakoitzeko) eta dutxa zerbitzua:
Kirol jarduerak
_Erabiltzailea: Abonatua. Pilota: 7,25 euro. Gainerakoa: 14,50 euro.
_Erabiltzailea: Abonatu gabea: Pilota: 14,50 euro. Gainerakoa: 29,00 euro.
c) Argia:
_Pilotalekua: 2,25 euro/fitxa.
_Futbol zelaia: 11,50 euro/ordua.
.Ur horniduraren zerbitzuko tasak (5. artikulua).
Tarifak
1._Etxeko erabilerak, etxebizitzetan ezezik ongintzako zentroetan eta ikastetxeetan ere, ofizialki onartuak badira:
1.A._Hiruhilekoan 45 metro kubiko bitarte: 0,63 euro/metro kubikoa.
1.B._Resto consumo: 0,80 euro/metro kubikoa.
2._Erabilerak industrian, merkataritzan, bulegoetan, lokaletan eta kirol instalazio kolektiboetan (igerilekuetan izan ezik):
Hiruhilekoa: 0,80 euro/metro kubikoa.
3._Erabilerak finka partikularretako igerilekuetan, ureztaketetan eta aisialdian:
Hiruhilekoa: 1,65 euro/metro kubikoa.
4._Erabilera konbinatuak:
4.1. Etxerako-ureztaketarako (1+3) eta merkataritzarako-ureztaketarako (2+3):
A._Hiruhilekoan 45 metro kubikoraino: 0,63 euro/metro kubikoa.
B._Gainerakoa, hiruhilekoan 90 metro kubikoraino: 0,80 euro/metro kubikoa.
C._Hiruhilekoan 90 metro kubikotik goiti: 1,65 euro/metro kubikoa.
4.2. Etxerako-merkataritzarako (1+2):
A._Hiruhilekoan 45 metro kubikoraino: 0,63 euro/metro kubikoa.
B._Gainerako kontsumoa hiruhilekoan: 0,80 euro/metro kubikoa.
5._Suteak:
5.1. Suteetarako hartune eskubideak (kuota bakarra):
_Diametroa (mm): 40 bitarte: 321,00 euro.
_40tik 50era: 572,00 euro.
_50etik 65era: 820,00 euro.
_80tik goiti. 1.066,00 euro.
5.2. Suteetarako kuota finkoa, hiruhilekoa:
_Hartunea (mm): 30ekoa: 10,05 euro.
_40koa: 23,45 euro.
_50ekoa: 35,20 euro.
_65ekoa: 47,00 euro.
_80koa: 58,70 euro.
_100ekoa: 82,40 euro.
.Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegaldura eta zorupeko aprobetxamendu berezien prezio publikoak.
I. epigrafea._Zoruaren aprobetxamendu bereziak.
I.1. Merkatu txikiak eta azokak, saltoki bakoitzeko eguneko tarifa:
_Elikagai, arropa eta oinetakoen salmenta: Astearte lanegunetan: 4,50 euro.
_Eskulan, liburu, numismatika eta bertze kultur gai batzuen salmenta: Astearte lanegunetan: 4,50 euro.
_Produktuen salmenta Herriko Etxeko sarreran. Astearte lanegunetan: 6,70 euro.
_Bertze produktu baimendu batzuen salmenta. Astearte lanegunetan: 4,50 euro. Jaiegunetan: 36,00 euro.
I.2. Barrakak edo feriak, saltoki bakoitzeko tarifa, jaietan:
_Tiro kaxetak, koltxonetak eta horrelakoak: 36,00 euro.
_Txokeko autoak eta jolastokiak: 72,00 euro.
_Elikagaien salmenta: 45,00 euro.
I.3. Ostatuetako terrazak:
_Mahai eta egun bakoitzeko, herriko bestetan: 3,00 euro.
Ordaintzen ez bada, eremu publikotik kenduko da eta arau-hausteagatik ordaindu beharko da, 60,10' euro eguneko.
I.4. Instalazioak:
_Obretako aldamioak, garabiak, edukiontziak, kaxetak, hesiak eta bertzelakoak: lurrean okupatzen den metro karratu edo horren zatiki bakoitzeko: 0,10 euro/eguna.
_Tankea edo biltontzia: lurrean okupatzen den metro karratu edo horren zatiki bakoitzeko: 7,20 euro/urtea.
II. epigrafea._Zorupeko aprobetxamendu bereziak.
_Tankea edo biltontzia: zorupean okupatzen den metro karratu edo horren zati bakoitzeko: 7,20 euro/urtea.
_Gas-banaketaren sare orokorraz baliatzeko instalazioa, metro lineal edo zatiki bakoitzeko: 0,72 euro/urtea.
.Hileta zerbitzuaren eta udal hilerriko zerbitzuen tasak (5. artikulua):
Tarifak (*)
Lurrean: Hobiratzea: 325,00 euro. Hobitik ateratzea: 175,00 euro.
Nitxoan: Hobiratzea: 400,00 euro. Hobitik ateratzea: 100,00 euro.
(*) Nola ordaindu: 10 urteko lehen aldia: % 50 zerbitzuarekin eta gainerako % 50 urtean. Aldia berritzen denean: % 100 lizentziarekin batean.
2. 2006ko zerga-tasak.
_Landalurraren gaineko kontribuzioa: ehuneko 0,800.
_Hirilurraren gaineko kontribuzioa: ehuneko 0,292.
_Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ): ehuneko 3,80.
_Jarduera ekonomikoen gaineko zerga (JEZ): 1,40 indizea.
_Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga (gainbalioa): 100eko 14 eta
Ehunekoak: 2,75. Urte tarteak: 5 urte bitarte (*).
Ehunekoak: 2,65. Urte tarteak: 10 urte bitarte (*).
Ehunekoak: 2,55. Urte tarteak: 20 urte bitarte (*).
Martxoaren 10eko 2/1995 Legearen 13-5 artikuluan eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 262-2 eta 325. artikuluetan ezarritakoa betez, espedientea jendaurrean egonen da udal idazkaritzan hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Larragan, 2005eko abenduaren 1ean._Alkate udalburua, Jesús María Suescun Molinero.
Iragarkiaren kodea: L0523986