II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
FUNES
2006ko lan egutegia
Udal honetako alkate udalburuak ondoko ebazpena eman zuen, 2005eko abenduaren 20an. Hona haren testu osoa:
"Kontuan hartuz abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren aplikazio eremuan sartzen diren Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen lanaldiaren urteko lanordu-kopurua ezartzen duena, eta maiatzaren 26ko 462/2005 Ebazpena, Lan zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2006ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena, eta ikusirik espedienteari lotutako dokumentazioa, honako hau ebatzi dut:
1. 2006. urteko jaiegunen egutegia onestea udal bulegoetan lan egiten duten Funesko Udaleko langileentzat; beraz, larunbatetan eta igandeetan ez ezik hurrengo egun hauetan ere udal bulegoak itxita egonen dira:
_Urtarrilaren 6an.
_Apirilaren 13an, 14an eta 17an.
_Maiatzaren 1ean eta 15an.
_Uztailaren 25an.
_Abuztuaren 9an, 10ean, 11n, 12an eta 15ean.
_Urriaren 12an.
_Azaroaren 1ean.
_Abenduaren 6an, 8an eta 25ean.
2. Orobat, 2006. urtean baliogabeak izanen dira, epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta udal bulegoetako jaiegunak.
3. Lanaldiaren urteko lanordu-kopuruaren banaketa 8:00etatik 15:00etara izanen da, astelehenetik ortziralera.
4. Ondokoak izanen dira jendea hartzeko orduak Funesko Udalaren bulegoetan: 9:30etatik 14:30ak arte, astelehenetik ortziralera.
5. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea."
Aditzera ematen dut jakin dezazun eta ondorioak izan ditzan. Halaber ohartarazten dizut ezen erabaki horren aurka errekurtso hauetako bat para dezakezula, hautara:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko dagokion Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik. Aldez aurretik, eta aukeran, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik; edo, bertzenaz,
b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
Funesen, 2005eko abenduaren 23an._Alkatea, Antonio Ulzurrun Jiménez.
Iragarkiaren kodea: L0524669