II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
T U T E R A
"Queiles" U.I.4 unitateko 1. sektorearen plan partzialeko aldaketa puntuala
Hiri honetako Udalak, 2005eko azaroaren 21ean egin osoko bilkura arruntean, Hirigintza, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Mendien Informazio Batzorde Iraunkorrak proposaturik, behin betikoz onetsi zuen, Tuterako HAPOko "Queiles" 4. unitate integratuko 1. sektorearen plan partzialeko aldaketa. 4. unitate integratuko 1. sektorearen 1. exekuzio unitateko konpentsazio batzordeak sustatu zuen eta Alkatetzaren 2005eko abuztuaren 8ko Ebazpenaren bidez hasiera batean onetsi zen.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Tuteran, 2005eko azaroaren 28an._Hirigintzako zinegotzi delegatua, María Victoria Castillo Floristán.
Iragarkiaren kodea: L0524330