5. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

B U R L A T A

"Sociedad Urbanística Municipal de Burlada, S.L." sozietatearen kapital gisa ekarritako lurzatiaren aldaketa

Burlatako Udalak, 2005eko azaroaren hogeita hamarrean egin bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen, besteak beste:

1. Udalak 2005eko irailaren 7ko osoko bilkuran hartutako erabakia aldatzea, hain zuzen ere, Udalaren "Sociedad Urbanística Municipal de Burlada, S.L." izeneko sozietate publikoa eratzeko administrazio espedienteari buruzkoa. Bertan, sozietate horren kapitala ordaintzearen gaineko puntuan, honela dioen lekuan: "Sozietate berriaren kapital soziala osorik ordaintzea, horretarako 2. poligonoko 1.345. lurzatia jarriz. Dagoeneko lurzati horren balorazioa egin da", honela esan behar du: "Sozietate berriaren kapital soziala osorik ordaintzea, horretarako 2. poligonoko 1.353. lurzatia jarriz. Dagoeneko lurzati horren balorazioa egin da".

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Argitara ematen da orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da egintza honen aurka ondoko errekurtso hauetako bat para daitekeela: a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien jurisdikzioan eskuduna den organoari zuzendua, uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoarekin bat, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita; b) Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita; eta c) errekurtso horien aitzin, nahi bada, berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen udal organo berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita.

Burlatan, 2005eko abenduaren 5ean._Alkatea, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L0524133