5. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

D O N E Z T E B E

Udal Planeko aldaketa puntuala hasiera batean onetsirik

Doneztebeko Udalak, 2005eko abenduaren 2ko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udal Planeko aldaketa puntual bat, lurzoru urbanizaezinean eragiten duena (2. poligonoko 312. eta 323. lurzatietan). Aldaketaren bidez lurzati hori gorde beharreko lurzoru urbanizagarriaren kategorian sartu nahi da, Fernando Martín Ibarra jaunaren proposamenari eta Sebastián López Aznárez arkitektoak prestatu eta espedientean sartu den dokumentazio teknikoari jarraikiz.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. eta 80. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Donezteben, 2005eko abenduaren 9an._Alkate-udalburua, José C. Irigoyen Irungaray.

Iragarkiaren kodea: L0524073