5. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LIZASO

Herrilurren ordenantza hasiera batez onetsita

Lizasoko Kontzejuko Batzarrak, 2005eko azaroaren 30ean egin bilkura berezian, aho batez eta kideen legezko erabateko gehiengoarekin, honako hau erabaki du:

1. Hasiera batez onestea Lizasoko Kontzejuko herrilurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantza.

2. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz (urriaren 29ko 11/2004 Foru Legeak eguneratua), onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Lizason, 2005eko abenduaren 1ean._Kontzejuko burua, Agustín Ancizu Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L0523707