5. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BARILLAS

Barillasko (Nafarroa) hiri lurzoru urbanizaezineko "Los Montecillos" alderdiko Plan Bereziaren proiektua eta hirigintza hitzarmena. Hasiera bateko onespena eta jendaurreko epea

Barillasko Udalak, 2005eko azaroaren 16an egin osoko bilkuran, erregelamenduzko quoruma bildurik, hasiera batez onetsi ditu Barillasko hiri lurzoru urbanizaezineko "Los Montecillos" alderdiko Plan Bereziaren proiektua eta hirigintza hitzarmena.

Espedientea jendaurrean egonen da, hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan interesa dutenek udal idazkaritzan azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten. Argitara ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Barillasen, 2005eko azaroaren 30ean._Alkatea, María Teresa Martínez Baigorri.

Iragarkiaren kodea: L0523701