5. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

B U R L A T A

2006. urteko prezio publikoen gaineko arauetako eta ordenantza fiskaletako aldaketa hasiera batean onetsirik

Udal honek, 2005eko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, erregelamenduari jarraituz:

1._Ondotik heldu diren aldaketak hasiera batean onestea, Burlatako Udalaren 2006ko zerga eta udal tasen ordainarazpenak arautzen dituzten ordenantza fiskaletan:

1.a: Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala

2.a: Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala.

5.a: Agiriak luzatu eta izapidatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

6.a: Autotaxien eta alokatzeko gainerako ibilgailuen tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

7.a: Zaintza bereziko zerbitzuak emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala:

8.a: Lizentziak eman eta hirigintzan bertzelako jarduerak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

9.a: Jarduera sailkatu eta kaltegabeetan aritzeko eta jarduera irekitzeko nahiz eskualdatzeko lizentzien gaineko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

10.a: Udal ordenantza eta erabakietan aurreikusitako ikuskapenen gaineko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

11.a: Ibilgailuak eremu publikotik kendu eta ondoren altxatzeko eta zaintzeko zerbitzuaren gaineko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

12.a: Ordezko betearazpenen tasak eta betearazteko aginduenak arautzen dituen ordenantza fiskala.

13.a: Animaliak bildu eta zaintzeko zerbitzuak emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala

14.a: Hilerriko zerbitzuak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

15.a: Ezkontza zibilak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

16.a: Udalaren etxez etxeko laguntza zerbitzua eta lagun egiteko eta atseden emateko zerbitzua egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

17.a: Udalaren lokalak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

19.a: Apartamentu babestuak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

20.a: Erabilera publikoko lurretan zangak, laginketak eta zuloak irekitzeko eta eremu publikoko zoruan edo espaloietan edozein mugimendu egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

21.a: Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako, ibilgailuak gelditzeko nahiz edozein motatako salgaien zamalanetarako erreserbatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

22.a: Herriko jabari publikoko lurzoruaren, hegalkinaren eta zorupearen erabilpen pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

1 zenbakiko araua: Udalaren altzariak eta tresnak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituena.

3 zenbakiko araua: Burlatako Udalaren Jubilatuen Etxeko podologia zerbitzuen prezio publikoak arautzen dituena.

2._Egun indarra duten gainerako ordenantza fiskalak, hau da, Burlatako Udalaren zerga eta tasen ordainarazpena arautzen dutenak, beren horretan aplikatuko dira 2006an.

3._Udalaren Kirol Patronatuaren kirol zerbizuak emateko eskubideak eta tasak arautzen dituen ordenantza fiskala aldatzea.

4._Udalaren Kultur Patronatuaren Kultur Etxeko lokalak 2006. urtean erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen Araua aldatzea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 325. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Burlatan, 2005eko abenduaren 1ean._Alkatea, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L0523678