II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
B E R A
Behin betikoz onetsirik Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzien tasak arautzen dituen ordenantza fiskala
Berako Udalak, 2005eko irailaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzian tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
Ordenantza hori jendaurrean egon zen 30 egunean, 2005eko 129. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoan, urriaren 28koan, baita Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratu ondoan ere.
Jendaurrean egoteko epea bukaturik, inork ez du erreklamaziorik aurkeztu eta, beraz, arestian aipatu osoko bilkuran hartutako erabakiaren 4. puntuarekin bat, ordenantza fiskal hau behin betikoz onetsitzat jotzen da.
Beran, 2005eko abenduaren 22an._Alkatea, Helena Santesteban Guelbenzu.
E R A N S K I N A
Berako Udalaren ordenantza fiskala, Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzien tasak arautzen dituena
Oinarria:
1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenengo Tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.
Zergapeko egintza:
2. artikulua. Zergapeko egintza da zerbitzu tekniko edo administratiboak egitea, arriskutsu gerta daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziak emateko.
Tasen sortzapena:
3. artikulua. Arriskugarri gerta daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziak emateko tasa sortuko da eskaera aurkezten den unean, eta lizentzia ez da tramitatuko aldez aurretik tasa hori ordaintzen ez bada.
Subjektu pasiboak:
4. artikulua. Ordenantza honetan aipatzen diren lizentziak emateko tasak ordaindu beharko dituzte arriskutsu gerta daitekeen animaliaren baten jabe edo edukitzaile diren guztiek, betiere Udalaren osasunari buruzko ordenantzan Berako udalerrian animaliak edukitzeari buruz egiten den sailkapenaren arabera.
Tarifak:
5. artikulua. Kasu bakoitzean aplikatu beharreko tarifak ordenantza honen eranskinean heldu direnak dira.
Kudeaketa eta dirubilketa arauak.
6. artikulua. Arriskutsu gerta daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziak emateko tasak, ordenantza honetan aipatzen direnak, Udalaren dirubilketa bulegoan ordaindu beharko dira, Udaletxean baitago, edo udaltzaingoan edo banku bidez ordaintzeko aukeran ematen diren bertzelako bideak erabiliz.
TARIFEN ERANSKINA
I. epigrafea_Arriskutsu gerta daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziak ematea.
_Tarifa, lizentzia bakoitzeko: 33 euro.
Iragarkiaren kodea: L0524776