5. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

Z I Z U R

Ordenantzako aldaketa hasiera batean onetsirik

Zizur Zendeako Udalak, 2005eko abenduaren 15ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Lizentziak eman eta hirigintzan bestelako jarduketak egiteko tasak arautzen dituen ordenantzako aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, aipatutako ordenantzetako aldaketa behin betikoz onetsita geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Gazolatzen, 2005eko abenduaren 16an._Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano.

Iragarkiaren kodea: L0524455