II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
TULEBRAS
Tulebrasko (Nafarroa) hiri lurzoru urbanizaezineko "La Socarrada" alderdiko Plan Bereziaren proiektua eta hirigintza hitzarmena. Hasiera bateko onespena eta jendaurreko epea
Tulebrasko Udalak, 2005eko abenduaren 15ean egin osoko bilkuran, erregelamenduzko quoruma bildurik, hasiera batez onetsi ditu Tulebrasko hiri lurzoru urbanizaezineko "La Socarrada" alderdiko Plan Bereziaren proiektua eta hirigintza hitzarmena.
Espedientea jendaurrean egonen da, hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan interesa dutenek udal idazkaritzan azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten. Argitara ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Tulebrasen, 2005eko abenduaren 16an._Alkatea, Rafael Ayensa Pascual.
Iragarkiaren kodea: L0524454