I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.2. Kontratazio administratiboa
352/2005 FORU AGINDUA, abenduaren 2koa, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko errepide sarea kudeatzeko datuen sistema integratu bat garatzeko 2005. eta 2006. urteetarako laguntza teknikoa, prozedura irekiaren eta lehiaketa publikoaren bidez, "Geotecnia y Cimientos, S.A. (Geocisa)" enpresari esleitzen diona.
Indarra duen legerian xedaturikoari jarraikiz, aditzera ematen da Ekonomia eta Ogasun kontseilariak, abenduaren 2ko 352/2005 Foru Aginduaren bidez, kontratu hau esleitu duela:
_Kontratuaren xedea: Nafarroako Foru Komunitateko errepide sarea kudeatzeko datuen sistema integratu bat garatzeko 2005. eta 2006. urteetarako laguntza teknikoa (2005/123 espedientea).
_Esleitzeko modua: prozedura irekia eta lehiaketa publikoa.
_Esleipenaren prezioa: 87.277,39 euro, BEZa barne.
_Esleipen hartzailea: Geotecnia y Cimientos, S.A. (Geocisa)
Iruñean, 2005eko abenduaren 23an._Informazioaren Gizarterako zuzendari nagusia, Angel Sanz Barea.
Iragarkiaren kodea: F0524831