5. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

I R U Ñ A

Mendillorriko U.P.S. Iruñeko Udal Planari atxikitzea

Iruñeko Udalak, 2005eko abenduaren 2an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 05-ABE-02 (7/CU).

"Ikusirik Mendillorriko U.P.S. aldatzeko dokumentua, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 79 eta 70. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, espedientean dauden txostenenekin bat, honako hau erabaki da:

1. Nafarroako Gobernuari eskatzea Mendillorriko Udalez Gaindiko Plan Sektoriala iraungi dezala eta hura Iruñeko Udal Planari atxiki diezaiola.

2. Hasiera batez onestea Iruñeko Udal Planeko aldaketa, hain zuzen ere Mendillorriko Udalez gaindiko Plan Sektoriala hari atxikitzeko.

3. Espedientea jendaurrera ateratzea, hala egon dadin hilabetean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, eta Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan jarritako iragarkien bidez.

4. Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari jakinaraztea jendaurreko aldia eta aipatu dokumentua, hain zuzen ere 35/2002 Foru Legearen 70.4 artikuluak aipatzen dituen eta Nafarroako Gobernuko hainbat departamentutako eskumenekoak diren gaiei buruzko txostena eman dezan."

Iruñean, 2005eko abenduaren 13an._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0524446