II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
Z I Z U R
Zizur Zendeako Udalaren bulegoetako lanegunen eta egun baliogabeen 2006. urteko egutegia
Zizur Zendeako Udaleko alkate udalburuak ondoko ebazpena eman zuen, 2005eko abenduaren 16an. Hona haren testu osoa:
"Kontuan hartuz abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren aplikazio eremuan sartzen diren Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen urteko lanaldiaren urteko lanordu-kopurua ezartzen duena, eta maiatzaren 26ko 462/2005 Ebazpena, Lan zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2006ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena, eta ikusirik espedienteari lotutako dokumentazioa, honako hau ebatzi dut:
Lehenbizikoa._Zizur Zendeako Udalaren bulegoetako lanegunen eta jaiegunen 2006. urteko egutegia onestea. Hona hemen:
_Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
_Apirilaren 13a: Ostegun Santua.
_Apirilaren 14a: Ostiral Santua.
_Apirilaren 17a: Pazko biharamuna.
_Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
_Uztailaren 6a: herriko festa.
_Uztailaren 7a: San Fermin eguna.
_Uztailaren 25a: Santiago eguna.
_Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.
_Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.
_Azaroaren 1a: Santu Guztien eguna.
_Abenduaren 4a: astelehena, San Frantzisko Xabier, Nafarroaren eguna denaren biharamuna.
_Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
_Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.
_Abenduaren 25a: Eguberri eguna.
Orobat, baliogabeak izanen dira, 2006. urtean epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta udal bulegoetako jaiegunak.
Bigarrena._Zizur Zendeako Udalaren administrazioan eginen den lanaldiaren urteko kopurua, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuaren arabera, 1.592 lanordukoa izanen da.
Hirugarrena._Zizur Zendeako Udaleko Erregistro Orokorra astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00ak arte egonen da irekita, jendea hartzeko.
Laugarrena._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, baita, ediktuen bidez, Zizur Zendeako Udalaren iragarki oholean ere.
Bosgarrena._Ebazpen hau Zizur Zendeako Udaleko Langileen Departamentura igortzea, eta hurrengo osoko bilkurari haren berri ematea, organo horrek egiten duen hurrengo bilkura arruntean.
Gazolatzen, 2005eko abenduaren 16an._Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano.
Iragarkiaren kodea: L0524404