II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
BARAÑAIN
2006ko lan egutegia
Barañaingo Udaleko alkate udalburuak, 2005eko abenduaren 13an, jarraian osorik argitaratzen den ebazpena eman zuen:
448/2005 Ebazpena, abenduaren 13koa, Barañaingo Udaleko alkate udalburuak emana, Barañaingo Udalaren eta haren erakunde autonomoen langileen 2006ko lan egutegia onesten duena.
Iosu Senosiain Ibáñez jauna, Barañaingo Udaleko alkate udalburua.
Kontuan harturik abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuko aurreikuspenak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren aplikazio eremuan sartzen diren Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen urteko lanaldia ezartzeko aipatu Legegintzako Foru Dekretuaren 59. artikuluaren babespean eman baitzen.
462/2005 ebazpena, maiatzaren 26koa, Lan zuzendari nagusiak emana (2005eko ekainaren 13ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa), Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2006ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena.
Espedienteko dokumentazioa kontuan harturik, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) artikuluan emandako ahalmenak erabiliz, Ebatzi dut:
Lehenbizikoa._Barañaingo Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen 2006ko jaiegunen egutegia onestea. Hona hemen:
_Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
_Apirilaren 13a: Ostegun Santua.
_Apirilaren 14a: Ostiral Santua.
_Apirilaren 17a: Pazko biharamuna.
_Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
_Uztailaren 7a: San Fermin eguna.
_Uztailaren 25a: Santiago Apostulua.
_Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.
_Urriaren 12a: Pilareko Ama Birjinaren jaia.
_Azaroaren 1a: Omiasaindu.
_Abenduaren 4a: astelehena, San Frantzisko Xabier, Nafarroaren eguna denaren biharamuna.
_Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
_Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.
_Abenduaren 25a: Eguberri eguna.
_Abenduaren 26a: San Esteban.
Bigarrena._Barañaingo Udalaren eta haren erakunde autonomoen administrazioan eginen den lanaldiaren urteko kopurua, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuaren arabera, 1.592 ordu izanen da, egiazkoak, eta honela banatuko da:
Hirugarrena._Barañaingo Udaleko Erregistro Orokorra astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00ak arte egonen da irekita, jendea hartzeko.
Laugarrena._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, baita, ediktuen bidez, Barañaingo Udalaren iragarki oholean ere.
Bosgarrena._Ebazpen hau Barañaingo Udaleko Langileen Departamentura igortzea, eta hurrengo osoko bilkuran haren berri ematea, organo horrek egiten duen hurrengo bilkura arruntean.
Barañainen, 2005eko abenduaren 13an._Alkate udalburua, Iosu Senosiain Ibáñez.
Iragarkiaren kodea: L0524213