5. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

AZAGRA

Udal Plana jendaurrean

Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak 132/04 zenbakiko prozedura arruntaren autoetan urriaren 18an eman 949/05 epaia beterik, Azagrako Udalak, 2005eko abenduaren 14an egin osoko bilkuran, hau erabaki du:

1._Azagrako Udal Planaren edukia berriz ere jendaurrean edukitzea, alderdi hauez den bezainbatean:

A.1._Hiri lurzorua: UC-1, UC-2, UC-3; exekuzio unitateak: UE-1, UE-2, UE-3, UE-4, UE-5, UE-6, UE-7, UE-8, UE-9, UE-10, UE-11, UE-12, UE-13, UE-14, UE-15, UE-16, UE-17, UE-18, UE-19, UE-20; unitate asistematikoak: AA-1, AA-2, AA-3, AA-4, AA-5.

A.2._Lurzoru urbanizagarria: AR-1, UE-21, UE-22, SGZV-1, SGZV-2, SGD-4, AR-2, UE-23, UE-24, UE-25, UE-26, AR-3, UE-27, UE-28, UE-29, SGZV-3, SGZV-4, SGD-4, AR-4.

A.2._Lurzoru urbanizaezina: 31.3 artikulua, Abeltzaintzako poligonoa (G lurzatia); 31.4 artikulua, La Barca josteta eremua.

B._Eraikuntzaren ordenantza: 7. artikulua, Eraikinen garaiera; 8. artikulua, gorputz eta elementu irtenak.

C._Hirigintzako araudi orokorra: Azagrako jauregiko dorrea kentzea egitura babestuko higiezinen kategoriatik.

Jendaurreko epean, partikular interesatuek bidezko juzgatzen dituzten alegazioak egiten ahalko dituzte.

2._Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Foru Komunitateko egunkarietan argitaratzea.

Azagran, 2005eko abenduaren 19an._Alkatea, Basilio Sánchez Lasheras.

Iragarkiaren kodea: L0524695