5. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ALLO

Behin betikoz onetsirik U.E. 4.19 exekuzio unitatearen aldaketa puntuala, Javier Prol, S.L.k sustatua

Udalak, 2005eko abenduaren 19an egin bilkuran, erabaki hauek hartu zituen:

1._Deklaratzea ezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluko 2. idatz-zatiaren 2. lerroaldean ezarritakoari jarraikiz, isilbide positiboaren bidez onetsi dela Udal Planaren aldaketa puntuala, Javier Prol, S.L.k sustatua; hasierako onespena 2005eko irailaren 29ko bilkuran erabaki zen.

2._Aldaketa puntualaren testu osoa, ondoren azaltzen dena, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan:

Allon, 2005eko abenduaren 20an._Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Hona aldaketa puntualaren mamia:

_Unitatearen hego-ekialdeko muga aldatzea, lerrokadura zuzen baten arabera, unitatearen azalera handitu gabe. Ondoko lurzatiarekin (527 zenbakia, azalera bera) lur trukea egiteko erabakia aurkeztu da.

_Handitu egin da etxebizitzen gehieneko kopurua (12tik 21era). Proposatutako lurzatiketaren eta antolamenduaren arabera, 8 etxebizitza familia bakarreko binakakoak izanen lirateke eta 13 etxebizitza, berriz, elkarri atxikiak, ilaran eginak.

_Horretarako, hauek ere aldatu dira: lurzatiaren gutxieneko azalera, etxebizitzen fatxada-fronte gutxienekoa, lurzatien frontea eta eraikuntzaren gehieneko lerrokadurak.

_Justifikatu egin da 35/2002 Foru Legean ezarritakoaren betetzea, aurreikusitako etxebitzitza kopurua handitzeari dagokionez: lagatzeak handitu egin dira eta ekipamenduetarako eremu publikoa (568,30 metro karratukoa) ezarri da unitatearen ipar-ekialdean; lur gainean aparkatzeko 21 plaza proposatu dira (horietako 2 minusbaliatuentzat), eta gainerakoak lurzatien barnean; aurreikusitako 21 etxebizitzetako 4 babes publikokoak izanen dira.

Mantendu egiten dira oraingo aprobetxamendua eta Udal Planean unitate horretarako ezarri diren gainerako hirigintzako zehaztapenak.

U.E.-4.19 unitatearen datu berriak: katastroko 4. poligonoko 526 eta 528. lurzatiez eta inguruko bideez osaturik dago.

Azalera osoa: 7.075 metro karratu.

Egungo lurzati pribatua: 6.283 metro karratu.

Sailkapena: hiri lurzorua.

Kalifikazioa: bizitegietarako.

Jarduketa sistema: konpentsazioa.

Ondoriozko azalera pribatua: 4.485,03 metro karratu.

Eraikigarritasuna: 3.538 metro karratu.

Gutxieneko lurzati eraikigarria: 130 metro karratu, ilaran dagoen etxebizitzan.

Gutxieneko lurzati eraikigarria: 285 metro karratu, binakako etxebizitzetan.

Lurzatiaren fronte gutxienekoa: 10 metro, bi bizitzako etxean.

Lurzatiaren fronte gutxienekoa: 5,8 metro, ilaran dagoen etxebizitzan.

Eraikuntzaren fronte gutxienekoa: 6 metro, bi bizitzako etxean.

Eraikuntzaren fronte gutxienekoa: 6 metro, ilaran dagoen etxebizitzan.

Eraikuntzaren fronte gutxienekoa: 5,8 metro, p2a eta p2b lurzatietan.

Tipologia: familia bakarrekoa - binakakoa.

Lagapenak: 1.730,54 metro karratu.

Urbanizazioa: 2.021,67 metro karratu.

Etxebizitzen kopurua, gehienez ere: 21 etxebizitza.

Lerrokadurak: 18 metro gutxienez errepideetara eta grafiatuak.

Ordenantzak: AO.2.

Garaierak: S+B+1 (7 metro gehienez).

Gehieneko sakonera: planoen araberakoa.

_Aprobetxamendua eta bide egitura mantendu eginen dira, eta Udal Planean aurreikusitako eraikuntzako tipologia aldatu eginen da (bakarkakoa edo binakakoa eta mendebaldean elkarri atxikiak ilaran jarriak). Tipologia aldaketa onargarria dela uste da, hirigune finkatutik hurbil dagoelako eta inguru horretan antzeko tipologiak daudelako.

_Proposatukoaren arabera etxebizitza kopurua handitzeaz gainera, eremu libre publikoetarako eta ekipamendu eremuetarako azalera handiagoa lagatzea ere aurreikusi da, bai eta eremu publikoan aparkalekuak egiteko eta beharrezkoak diren gainerako zehaztapenetarako ere, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legean horri buruz ezarritakoari jarraikiz.

_Aparkaleku plazen kopurua zehazten duen araudia aplikatu da: aparkatzeko 22 plaza lur gainean (eremu publikoan), eta gainerakoak lurzati pribatuen barnean. Ilaran dauden etxeen tipologiaren barnean aparkatzeko bi plaza aurreikusi dira, eta familia bakarreko binakako etxeen tipologian hiru.

_Unitatean 2.589,97 metro karratuko urbanizazioa egin beharko da, aurreikusitako lagapenak eta oraingo bideak batuta ateratzen den kopuru bera (unitatearen azalera osoa - ondoriozko azalera pribatua).

Behin betikoz onetsi da aipatu den aldaketa, eta kendu egin dira bi bizitzako etxeen tipologiari buruzko aipamen guztiak.

3._Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari erabakiaren berri ematea, jakin dezan.

Iragarkiaren kodea: L0524679