Iragarkia
5. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 11
I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak
DEIALDIA, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak abenduaren 19an emandako 3162/2005 Ebazpenaren bidez onetsia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Topografiako ingeniari tekniko izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzekoa.
Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak abenduaren 19an emandako 3162/2005 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Topografiako ingeniari tekniko izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zuen.
1._Arau orokorrak.
1.1. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginean (abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak onetsia eta 1993ko irailaren 1eko 107. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua), hura garatu eta burutzeko Erregelamenduan, gainerako aplikazio arauetan eta deialdiaren arauetan xedatutakoari jarraituz eramanen da aurrera deialdi hau, zeinaren xedea baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Topografiako ingeniari tekniko izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzea. Lanpostua funtzionarioen araubidekoa da, B mailakoa, plantillako zenbakia 1845 du, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Herri Lan Zuzendaritza Nagusiari atxikia da eta Iruñean aritzekoa.
1.2. Lanpostuak B mailako lansariak izanen ditu, uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lansarien Behin-behineko Erregelamenduan eta aplikatu beharreko gainerako xedapenetan ezarritakoari jarraikiz.
1.3. Halaber, deialdi honen bidez lanposturik lortzen ez duten izangaiekin aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrendak osatu nahi dira, deialdi honetako 9. arauan xedaturikoarekin bat.
2._Betebeharrak.
2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean eta agiriak aurkezteko epearen barrenean (deialdiaren 7.2 atalean adierazia) eta lanpostuaren jabetza hartu arte, baldintza hauek bete beharko dituzte, 2.1.1.f) atalekoa, hau da, B motako ibilgailuak gidatzeko baimenari buruzkoa, izan ezin, hori deialdiko 7.2 arauan agiriak aurkezteko ezartzen den epean eduki behar baita:
a) Espainiarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio, langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa.
Orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko beste Estatuetako edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako Estatuetako herritarren ezkontideek hartzen ahal dute parte, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero.
b) Adin nagusikoa izatea eta erretiroko adina ez izatea.
c) Topografiako ingeniari teknikoaren titulua edo baliokidea izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea.
Atzerrian lorturiko tituluak badira, homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.
d) Lanpostuaren eginkizunak betetzeko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.
e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaiturik edo gabeturik ez egotea, ez eta Administrazio Publiko baten zerbitzutik bereizirik ere.
Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek frogatu beharko dute beren Estatuko Funtzio Publikoan sartzea eragozten dien diziplina zehapenik edo zigor penalik ez dutela.
f) B motako ibilgailuak gidatzeko baimena izatea.
3._Eskabideak.
3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa, 31002 Iruña) edo erregistro horretako beste edozein bulegotan (zerrenda 2005eko 33. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, martxoaren 18an) aurkeztu beharko dira, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 20ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hogeita hamar egun naturaleko epean.
Eskabideak deialdi honen eranskinean dagoen ereduari lotu behar zaizkio eta, haietan, izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela. Eredu hori Nafarroako Gobernuko Argibide Bulegoan dago eskuragarri. Interneten bidez ere lortzen ahal da, www.navarra.es helbidean, bai argitaratzen deneko Aldizkari Ofizialetik abiatuta, bai Zerbitzuen Katalogoko Enplegu Publikoan dagoen deialdiaren aiputik abiatuta.
3.2. Minusbaliotasun aitortua duten lehiatzaileek, ariketak egin ahal izateko denbora edo baliabideetan egokitzapenik behar badute, zilegi izanen dute eskabidean eskatzea, eta hartarako, aparteko orri batean adierazi beharko dute nolako minusbaliotasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horrekin batera, legeen arabera minusbaliatuak direla frogatzeko agiriaren kopia konpultsatua ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana.
3.3. Eskabideari, behar bezala beterik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kontuan 18 euro sartu izanaren frogagiria erantsi beharko zaio, espedientea formalizatu eta azterketa eskubideak izateko.
Azterketa eskubideak ordaindu izanaren ordainagiria aurkezten ez bada, izangaia baztertu eginen da.
_Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:
a) Ehuneko 33ko edo gehiagoko ezgaitasun aitortua dutela frogatzen duten pertsonek, organo eskudunak luzaturiko jatorrizko agiriaren edo behar bezala konpultsaturiko fotokopiaren bidez.
b) Hautaproben deialdia egin aurretik hilabete batez edo luzaroago lan-eskatzaile gisa inskribaturik egon diren pertsonak. Salbuespen hori aplikatzeko baldintza izanen da inskribaturik egon den bitartean eskainitako inolako lan egokiri uko egin ez izana eta lanbide sustapen, prestakuntza edo eraberritze ekintzetan parte hartzeari uko egin ez izana, justifikaturiko kasuetan izan ezik, eta, horrez gainera, lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako den dirusarrerarik ez izatea hilabetero.
Lan-eskatzailea dela frogatzeko, Enplegu Bulegoak emandako agiria aurkeztu beharko da. Bertan, lan-eskatzaile gisa inskribatu zeneko data agertuko da eta, orobat, adieraziko da inskribaturik egon den bitartean ez diola uko egin handik eskainitako inolako lan egokiri, ez eta lanbide sustapen, prestakuntza edo eraberritze ekintzetan parte hartzeari ere, justifikaturiko kasuetan izan ezik.
Hilero lanbide arteko gutxieneko lansaritik gorako errentarik ez duela interesatuaren adierazpenaren bidez frogatuko da. Argibide Bulegoan adierazpenaren eredua emanen da. Interneten, lehen aipatu den webgunean ere aurkitzen ahal da, deialditik beretik.
3.4. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.
3.5. Eskabidean atzematen diren akats materialak edo egitezkoak ofizioz edo interesatuak eskaturik zuzentzen ahalko dira, noiznahi ere.
4._Izangaien onarpena eta erreklamazioak.
4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko du.
4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.
4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horien gainean ebatzita, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko du.
4.4. Izangaiei egotziriko arrazoiengatik baztertzen direnei ez zaizkie azterketa egiteko eskubideak itzuliko.
5._Epaimahaia.
5.1. Epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:
_Mahaiburua: Daniel Echeverría Jadraque, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuko zuzendaria.
Ordezkoa: Jesús González Alvero, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Bide Zerbitzuko zuzendaria.
_Mahaikidea: Miguel Angel Jiménez de Cisneos y Fonfría, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Kartografia atalburua.
Ordezkoa: Cristina Presmanes Zataráin, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Proiektuen Ataleko burua.
_Mahaikidea: Mariano Gil Jiménez, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Geodesia, Topografia eta Fotogrametria Bulegoko burua.
Ordezkoa: Francisco Javier Armendáriz Mateo, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Proiektuak Zuzendu eta Burutzeko I. Bulegoko burua.
_Mahaikidea: Administrazio Erroko Langileen Batzordearen ordezkari bat, batzordeak berak izendatua.
Ordezkoa: Administrazio Erroko Langileen Batzordearen ordezkari bat, batzordeak berak izendatua.
_Mahaikide idazkaria: María Eugenia Saragüeta Urtasun, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Araubide Juridikoaren Ataleko burua, idazkari lanetan arituko dena.
Ordezkoa: Martín Orradre Artieda, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko idazkari tekniko nagusia.
Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratuko da.
5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, gutxienez ere kideen gehiengo osoa bertan ez bada.
Organo kolegiatuaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.
5.3. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean aipatzen diren abstentzio arrazoietako bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek ezin izanen dute epaimahaian parte hartu, eta deialdia egin duen organoari eman beharko diote horren berri.
Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute mahaikideak errefusatzea, arrazoi horietako bat gertatzen denean.
5.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren arauak ulertu eta aplikatzerakoan sor daitezkeen afera guztiak.
5.5. Epaimahaiak aholkulari adituak hartzen ahalko ditu, proba guztietarako nahiz batzuetarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta horietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.
6._Oposizioa nola eginen den.
6.1. Oposizioa 2006ko apirilean hasiko da. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean berean finkatuko dira lehenbiziko proba hasteko tokia, eguna eta ordua. Ondoren, epaimahaiak jendaurrean jarriko ditu gainerako proben iragarkiak, betiere erregelamenduaren arabera.
6.2. Ondoko ariketa hauek egin beharko dira oposizioaldian:
Lehena._Gai zerrendako lehen hiru ataletatik zozketaz ateratzen den gai banaren gainean idaztea, gehienez ere hiru orduz.
Bigarrena._Kasu praktiko bat, gai zerrendako lehen hiru zatietako gaiei buruz.
Hirugarrena._Kasu praktiko baten gainean ebaztea, hiru orduz, gai zerrendako lehen hiru zatietako gaiei buruz.
Laugarrena._Gai zerrendako laugarren zatiko gaietatik zozketaz aukeraturiko bat idatziz garatzea. Ariketa hau egiteko ordubete emanen da.
Ariketak plika sistemen bidez eginen dira, salbu eta probek horretarako biderik ematen ez duten kasuetan.
6.3. Oposizioko ariketen balorazioan 100 puntu eman daitezke gehienez ere, honela banatuak:
Lehena._Gehienez ere 30 puntu; 10 puntu gai bakoitzeko.
Bigarrena._30 puntu bitarte.
Hirugarrena._30 puntu bitarte.
Laugarrena._10 puntu bitarte.
6.4. Oposizioko ariketak baztergarriak izanen dira. Baztertu eginen dira lehen hiru ariketetan gutxienez 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak, hala nola lehenbiziko ariketako gai batean 0 puntu lortzen dutenak.
6.5. Ariketak zuzendu ondoren, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean eta ariketa egin den tokian, gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioekin eta, halaber, oposizioaren hurrengo proba edo ariketa egiteko tokia, eguna eta ordua, gutxienez 48 ordu lehenago.
6.6. Ariketa bakoitzerako dei bakarra eginen da. Horretarako Nortasun Agiri Nazionala, gidabaimena edo epaimahaiak askiesten duen beste nortasun agiri bat ondoan dutela joan beharko dute izangaiek. Azterketara agertzen ez direnak edo arestian aipatutako agirietako baten bidez beren nortasuna egiaztatzen ez dutenak oposiziotik baztertuko dira.
6.7. Hautaprobak egiteko, ezgaitasun aitorturen bat dutenentzat bidezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak eginen dira, eskabidean azaldutakoaren arabera.
7._Probak gainditu dituztenen zerrenda, izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.
7.1. Oposizioko azkeneko probaren kalifikazioa emanik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du probak gainditu dituztenen zerrenda, lehiaketa-oposizioan lortutako puntuazioaren araberakoa, Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean. Gero, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari igorriko dio probak puntuaziorik altuenarekin gainditu dituen izangaiaren aldeko izendapen proposamena, gainditu dutenen zerrenda eta espediente osoarekin batera. Proposamen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.
Berdinketa izanez gero, lehen ariketan puntuazio altuagoa erdietsi duenaren alde jokatuko da. Hori eginda, berdinketak oraindik jarraitzen badu, kontuan hartuko dira, hurrenez hurren, hirugarren eta bigarren ariketetan eskuratutako puntuazioak.
7.2. Izendapen proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko 30 egun naturaleko epean, proposatutako izangaiak inprimaki berariazko batzuk jaso eta honako agiri hauek aurkeztu behar ditu Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusian:
7.2.1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finko ez diren izangaiak:
a) Nortasun Agiri Nazionalaren bi kopia konpultsatu, edo izangaiaren hiritartasuna eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batenak.
b) Deialdiko 2. arauan eskatzen den tituluaren kopia konpultsatua, lortzeko eskubideak pagatu direla frogatzen duen gordekinarena edo, hala bada, eskabideak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan egoten dela frogatzen duen ziurtagiria.
c) B motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren fotokopia konpultsatua.
d) Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Atalak emandako txostena, interesatuak karguan aritzea eragotziko liokeen gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik ez duela frogatzeko.
Izangaiak ezgaitasunen bat alegatu badu, gainera, ezgaitasun mailaren egiaztagiria aurkeztu beharko du, hala nola ezgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria, balorazio eta orientazio talde eskudunek luzatua.
e) Eginkizun publikoetarako ezgaitua edo gabetua ez izatearen eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizi ez izanaren zinpeko adierazpena.
Izangaiak nazionalitate espainiarra ez badu, agiria aurkeztu beharko du, bere Estatuko Funtzio Publikoan sartzea eragozten dion diziplina zehapenik edo zigor penalik ez duela adierazteko.
f) Zin egite edo promesa, Nafarroako Foru Eraentza begiratu, Konstituzioari eta legeei men egin eta karguaren eginkizunak zintzo beteko dituela dioena.
g) Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak eskatzen dizkion gainerako agiriak.
Baldin eta izangaia bada deialdi hau egin ez duen Nafarroako beste Administrazio Publikoren bateko langile finkoa, goikoez gain, aurreko administrazioko espediente pertsonalean ageri diren inguruabar eta aurrekari guztiak frogatzen dituen ziurtagiria, sarrera, antzinatasun, maila, egoera administratibo eta abarri buruzkoa.
7.2.2. Izangaia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoa bada:
a) Deialdiko 2. arauan eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua, lortzeko eskubideak pagatu direla frogatzen duen gordekinarena edo, hala bada, eskabideak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan egoten dela frogatzen duen ziurtagiria.
b) B motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren fotokopia konpultsatua.
c) Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak eskatzen dizkion gainerako agiriak.
Izangaiak ezgaitasunen bat alegatu badu, gainera, ezgaitasun mailaren egiaztagiria aurkeztu beharko du, hala nola ezgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria, balorazio eta orientazio talde eskudunek luzatua.
7.3. Aipatu epearen barnean, eta aski arrazoituriko ezinbesteko kasuak izan ezik, aipatu agiriak aurkezten ez baditu, ezin izanen da izendatu eta, beraz, egintza guztiak deuseztaturik geldituko dira, betiere bere eskabidearen faltsukeriagatik legokiokeen erantzun beharra galarazi gabe.
7.4. Aurreko atalean azaldutakoa gertatuz gero, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak gainditzen dutenen zerrendan, 7.1 atalekoan, hurrengo datorren izangaiarekin beteko du hutsunea, eta harekin ere aurreko ataletako prozedura bera erabiliko da.
8._Izendapena, lanpostuaren esleipena eta jabetza hartzea.
8.1. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, aurreko arauetan ezarritakoa betetzen duen izangaia Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko du, Topografiako ingeniari teknikoaren lanetan aritzeko.
8.2. Izendapenarekin eta jabetza hartzearekin batera pertsona izendatu hori nomina eta plantillako funtzionario bihurtuko da, Nafarroako Foru Komunitateko funtzionarioen arloan indarrean dauden xedapenetan ezarri diren eskubide eta betebehar guztiekin.
8.3. Izendatzen den izangaiari Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean afiliatu eta hartan alta emanen zaio, araubide horretan aurreikusitako babesean, salbu eta lehendik afiliatua ez badago eskubide pasiboen erregimenean eta osasun eta gizarte laguntzan, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan eta gainerako xedapen osagarrietan aipatzen den hartan, zeren orduan aukeran izanen baitu bertan segitu edo Gizarte Segurantzaren aipatu erregimenean afiliatu.
8.4. Izendatutako izangaiak destino duen herrian bertan bizi beharra du, eta hori betetzeko udalerri horretan finkatuko du bere bizilekua. Administrazio organo eskudunek destinoa aldatzen ahalko dute, aplikatzekoa den arautegian ezarritakoarekin bat.
8.5. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da eta noiznahi aldatzen ahalko dute administrazio organo eskudunek, aplikatzekoa den arauterian ezarritakoarekin bat.
8.6. Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da eta izangai izendatuak hilabeteko epean jabetu beharko du bere lanpostuaz, izendapenaren jakinarazpenetik kontatzen hasita.
Aipatu epean eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, izangaiak ez baldin badu lanpostua bere egiten, Foru Komunitateko Administrazioaren funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Hala bada, 7.4 atalean ezarritakoari jarraikiko zaio.
8.7. Izangairen bat funtzionario bilakatu eta lanpostuan batere aritu gabe zuzenean eta berak eskatuta borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzearen egunetik beretik, data hartan bertze administrazio publiko batean ari delako, dagokion lanpostu hutsa beteko da deialdiko 7.4 atalak agintzen duen bezala.
9._Aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrendak.
9.1. Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren azaroaren 14ko 146/2005 Foru Aginduan ezarritakoari jarraikiz, eta arau hauetan xedatutako prozedurarekin bat, aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrenda hauek osatuko dira:
_Probak gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrendak.
_Hautaprobetako ariketa guztiak gainditu ez dituzten izangaien zerrendak.
9.2. Epaimahaiaren expedientea jaso ondoren, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez, deialdiko lanposturik lortu ez duten baina probak gainditu dituzten izangaiek, bai eta deialdiko azken-aurreko ariketa gainditu dutenek ere, hamar egun baliodun izanen dituzte, ebazpena argitaratu eta biharmunetik, ondoko agiriak aurkezteko:
_Deialdiko 2. arauan eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua, lortzeko eskubideak pagatu direla frogatzen duen gordekinarena edo eskabideak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan egoten dela frogatzen duen ziurtagiria.
Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da eta izangaien zerrendak, berriz, Nafarroako Gobernuko iragarki oholean (Karlos III.aren etorbidea, 2, ataria, Iruña).
Eskaturiko agiriak epe horretan aurkezten ez dituztenak (behar bezala frogaturiko ezinbesteko kasuan izan ezik) eta eskaturiko betebeharrak betetzen ez dituztenak ez dira sartuko aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrendan eta, halaber, deialdian parte hartzeagatik zituzten eskubide guztiak galduko dituzte, euren eskabidearen faltsukeria dela eta, legokiekeen erantzunbeharra galarazi gabe.
9.3. Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira baldintzak, eta hautaprobek dirauteino eta kontratua iraun bitarte beharko dira bete.
9.4. Agiriak aurkezteko epea amaitu ondoren, Funtzio Publikoaren ebazpenaren bidez, kasua izanez gero, aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrenda hauek onetsiko dira, eta Nafarroako Gobernuko iragarki oholean argitaratuko (Karlos III.aren etorbidea, 2, ataria, Iruña):
a) Probak gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda.
b) Deialdiko azken-aurreko ariketa gainditu arren, azkenean proba guztiak gaiditu ez dituztenen zerrenda.
9.5. Aldi baterako kontratuetarako zerrendetan, izangaien hurrenkera hauxe izanen da: gainditu bai baina lanposturik lortu ez dutenen kasuan, hautaprobetan lortutako puntuazioaren araberakoa, eta gainerakoen kasuan, gainditutako ariketetako puntuazioen batuketaren araberakoa.
10._Errekurtsoak.
Epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari zuzenduta, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
Deialdi honen eta bere arauen kontra eta bera aplikatzeko egintzen kontra, epaimahaiak hartutakoak izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik kontatuta.
Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz.
Iruñean, 2005eko abenduaren 19an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.
I. ERANSKINA
Eskabidea
Izena: ......................., adinez nagusia; nortasun agiri nazionala (edo baliokidea): ............; jaioteguna: .........; jaioterria: ........... (.............), nazionalitatea ................., gaur eguneko helbidea ................, (...........), kalea ..................., posta kodea ........, telefonoa ............., laneko telefonoa .......................
Azaltzen dut:
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen zerbitzuko ........................ izateko ................. lanpostu ................... bidez betetzeko deialdian parte hartzeko onar nazatela eskatzen dudala, behean aipatzen den txandan (deialdia ...... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ............(e)an).
f Txanda irekia
f Igoera txanda*
f Minusbaliatuendako txanda*
Hautaprobak gainditu ezean, alor hauetakoren batean aldi baterako lanpostuak betetzeko eskatzen dudala:
f Administrazio-erroa*
f Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua*
f Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutua*
(Alorretako bat besterik ezin da hautatu)
Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasun edo akats fisiko edo psikikorik.
Indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.
Ez naizela diziplinako espediente bidez ezein Administrazio Publikoren zerbitzutik kanpo utzia izan, eta, era berean, ez nautela eginkizun publikoak betetzeko gaitasunik gabe utzi.
Deialdian eskatzen den titulazioaren jabe naizela.
Azterketa eskubideak ordaindu ditudala deialdian ezarritako moduan eta horren gordekina erantsi dudala, edo erantsitako agirien bidez frogatzen dudala tasa ordaintzetik salbuetsita nagoela.
Eskabideak aurkezteko epearen azken egunean beharkizun guztiak betetzen ditudala.
f Ezgaitasuna dudala eta, beraz, behar ditudan egokitzapenak eskatzen ditudala, haietarako arrazoiak adierazita. (Beste orri batean azaldu behar dira eskatutako egokitzapenak eta haietarako arrazoiak).
f Ezgaitasuna frogatzen duen agiria aurkezten dudala, erakunde eskudun batek emana.
f Euskararen gaitasunaren agiria edo ofizialki baliokidea den beste titulu bat aurkezten dudala*
f Euskara maila jakiteko proba egitea eskatzen dudala*
f Frantseseko eta ingeleseko nahikotasun probak egitea eskatzen dudala (*) .*
Horrenbestez,
Eskabide hau ontzat hartu eta aipatu deialdian onartua izatea eskatzen dut.
Iruñean, .........(e)ko .........................aren .......(e)an.
(Sinadura)
(*) Bidezkoa denean bakarrik.
NAFARROAKO GOBERNUA. LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA.
FUNTZIO PUBLIKOAREN ZUZENDARITZA NAGUSIA.
II. ERANSKINA
Gai zerrenda
I. zatia
Geodesia eta Topografia.
1._Lurraren irudia. Geoidea eta erreferentziako elipsoideak. Koordenatuen sistemak. Bertikalaren desbideraketa.
2._Sare geodesikoak. Helburua eta definizioak. Sare geodesikoen behaketa. Gaurkotze eta mantentze lanak.
3._Espainiako sare geodesikoaren historia. Lehen mailako sarea, ROI sarea eta Regente sarea.
4._Topografia. Definizioa. Mapak, planoak eta kartak. Eskala. Eskalaren araberako sailkapena. Ikuspegiaren muga.
5._Goniometroa. Funtsezko ardatz eta osagaiak. Motak. Errakuntza aleatorioak eta sistematikoak.
6._Teodolitoak. Funtsezko ardatz eta osagaiak. Azterketa azimutalerako metodoak.
7._Iparrorratzak. Deklinazioa. Motak. Iparrorratzen erabilpena. Iparrorratzen egiaztapena eta zuzenketa. Erabiltzearen alde onak eta txarrak.
8._Jasoketa topografiko bat egiteko metodoa hautatzea. Lana egiteko antolamendua eta faseak.
9._Datuak neurtzeko tresnen eta prozeduren bilakaera (angeluak, distantziak, koordenatuak).
10._Triangelaketa. Triangelatzeko proiektua. Seinaleztapena. Sare geodesikoarekiko lotura. Oinarrien neurria, norabidea eta zabalpena. Triangelatzearen azterketa.
11._Estazio topografikoen erabilpena oinarri duten metodoak. Erradiazio metodoa. Ibilbidearen araberako metodoa. Nola aukeratu zein erabili.
12._Metodo estadimetrikoen araberako distantzien zeharkako neurriak. Egonaldiaren oinarriak. Takimetroa. Takimetro automurriztaileak. Maila horizontaleko egonaldi invar-a.
13._Teodolitoak. Besselen erregela. Errepikapenaren eta behin baino gehiagotan egitearen bidezko metodoak.
14._Maila. Mailen sailkapena. Mailaren eskema orokorra. Hutsegiteen arrazoiak. Mailaren osagarriak.
15._Mailaketa motak. Mailaketa geometrikoaren printzipioa. Eragiketa adierazgarriak. Tresnak. Emaitzen zehaztasuna.
16._Mailaketa motak. Mailaketa trigonometrikoaren printzipioa. Eragiketa adierazgarriak. Tresnak. Emaitzen zehaztasuna. Mailaketa trigonometrikoen sareak.
17._Doitasun handiko mailakatze sareak. REDNAP. Tresna erabilgarriak. Jarduketa horretan erabili beharreko metodologia eta langileak. Onartzen diren gehieneko hutsegiteak.
18._Espazioan kokatzeko sistemak geodesian. Navstar GPS sistema. Deskripzioa, aplikazioak, neurtzeko eta doitzeko teknikak.
19._GPS ekipoen bidez neurtzeko teknikak. Metodo estatikoa eta estatiko lasterra.
20._GPS ekipoen bidez neurtzeko teknikak. Metodo zinematikoa eta denbora errealekoa.
21._GPS bidez lortutako altitudeen adierazia. Altuera elipsoidaletako WGS84-tik altuera ortometrikoetako ED50-era bihurtzeko parametroak. Metodo erabilienak.
22._GPS sareak. Behaketa, kalkulua eta konpentsazio metodologiak. Regente sarea.
II. zatia
Fotogrametria, Kartografia eta Informazio geografikorako sistemak
1._Fotogrametria metodo orokorra. Definizioak. Ikuspegi azaoa. Izpi homologoen pareen identifikazioa.
2._Leheneratzea. Leheneratze motak. Fotogrametriaren aplikazioak.
3._Eredu estereoskopikoa. Barne orientazioa. Orientazio erlatiboa. Erabateko orientazioa.
4._Sostengu fotogramatrikoaren plangintza. Kontrol-puntu planimetriko eta altimetrikoak. Zehaztapenak. Sostengu zinematikoa hegalaldietan GPS sistemetan.
5._Aerotriangelaketa. Metodoak. Lurreko kontrolaren banaketa. Doitasun teorikoa.
6._Goratze-eredu digitalak (GED). GED motak. Datu-iturriak eta haien hautaketa. GED batetik sortutako gaiak eta aplikazioak.
7._Ortofotografia. Ortofotoproiekzioaren printzipioa. Ezaugarriak.
8._Ortofotografi analogikoak eta digitalak. Kolorearen alde onak eta txarrak ortofotografian.
9._Proiekzio Kartografikoen eta garapenen sailkapena.
10._UTM proiekzioa. Deskripzioa. UTM laukia. Espainiako erreferentzia sistema.
11._Deformazioak kontrolatzeko sareen taxuketa. Deformazioak metodo geodesikoen bidez aztertzea.
12._Informatikaren eragina prozesu kartografikoaren faseetan.
13._Datuak lortzeko prozesu osoaren deskripzioa, 1:5.000 eskalako mapa topografiko bat egiterakoan.
14._Datuak lortzeko prozesu osoaren deskripzioa, 1:500 eskalako mapa topografiko bat egiterakoan.
15._Erliebea mapetan. Irudikatzeko lehengo eta oraingo metodoak. Garaierak mapetan.
16._Ikusmena. Ikusmen-egintzaren etapak. Ikusmen-zolitasuna. Psikofisika. Ilusio optikoak. Gestalt legeak.
17._Maparen diseinua. Haren fase guztien planifikazioa. Ikus-aldagaiak: beharra eta esanahia.
18._Kalitate kontrola prozesu kartografikoaren faseetan.
19._Kartografia analogikoaren digitalizazioa. Digitalizazio motak eta beharrezko tresnak.
20._Kartografiaren orokortzea. Kontzeptua. Eragiketa arruntak. Sailkapena eta prozedurak. Egintzaren hurrenkera.
21._Kartografia eta topografia errepideen proiektuak prestatzean. Eskalak. Perdoia. Zuinketa-oinarriak.
22._Informazio geografikorako sistemak. Definizioa. Informazio geografikorako sistema baten osagaiak. IGS motak. Aplikazioak.
23._Lurraldeari buruzko informazio sistemak. Informazio geografikorako sistema batekiko ezberdintasunak. Ezarpena. SITNA: ezaugarriak eta eginkizunak.
24._Datu berezien azpiegiturak. Datuak homogeneizatzeko beharra. INSPIRE ekimena eta haren filosofia. Ezartzeko egutegia.
III. zatia
Topografia, Geodesia, Fotogrametria, Kartografia eta Informazio geografikorako sistemak
1._Nafarroako sare geodesikoa. Regente sarea eta maila apalagoko sarea. Mantentze lanak.
2._Nafarroako sare geodesikoa. Laugarren mailako sarea. Estatuko sareekiko lotura.
3._Nafarroako kartografiaren historia gaur egun bitarte.
4._Nafarroan eta Espainian eskuratzen ahal diren mapak. Motak. Eskalak.
5._Nafarroako mapa topografikoa, 1:5.000 eskalakoa. Deskribapena eta edukiak. Egiteko faseak (hegalaldia, sostengua, aerotriangelaketa, leheneratzea, prestakuntza eta edizioa).
6._Kalitate kontrola 1:5.000 eskalako Nafarroako mapa topografikoetan. Topografiako eta informatikako kontrolak.
7._Nafarroako mapa topografikoa, 1:10.000 eskalakoa. Deskribapena eta edukiak. Egiteko faseak.
8._Aireko Ortografiaren gaineko Plan Nazionala (AOPN). Deskribapena. Egiteko moduak Autonomia Erkidegoen arabera.
9._Nafarroako ortofotomapa, 1:5.000 eskalakoa. Deskribapena eta edukiak. Egiteko faseak (hegalaldia, sostengua, aerotriangelaketa, ortozuzenketa).
10._Nafarroako ortofotomapa, 01:25:00.000 eskalakoa. Deskribapena eta edukiak. Egiteko faseak.
11._Kartografia eta topografia Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren proiektuak prestatzean. Eskalak. Perdoia. Zuinketa-oinarriak.
12._Iruñeko GIS kartografia, 1:500 eskalakoa. Edukiak. Metodologia eta betebeharrekoak. Formatuak.
13._Eskala ertainetako kartografia. MTN25 eta MTN50. Lortzeko prozedura.
14._Eskala txikiko Nafarroako kartografia. 1:100.000, 1:200.000 eta 1:800.000 eskaletako Nafarroako mapa topografikoak. Nafarroako mapa erliebeduna.
15._Nafarroako errepideen mapa ofiziala. Deskribapena eta edukiak. Formatuak.
16._Nafarroako Lurralde Informazioaren Sistemaren (SITNA) ingurunea, eginbeharra, ikuspegia eta helburuak. Gaur egungo egoera eta etorkizuna.
17._Nafarroako Lurralde Informazioaren Sistema (SITNA). Funtzionamendua. Haren osagaiak. Ustiapena eta zabalpena.
18._NDEA (Nafarroako Datu Espazialei buruzko Azpiegitura). Aurrekariak Nafarroan. Helburuak eta faseak, Arkitektura eta ildo estrategikoak.
IV. zatia
Zuzenbidea
1._Espainiako 1978ko Konstituzioa: Estatuko aginteak. Koroa. Gorte Nagusiak. Gobernua eta Administrazioa. Botere judiziala Konstituzioan.
2._Zuzenbide Publikoaren iturburuak: legeak eta horien motak. Lege-Dekretuak. Legegintzako foru dekretuak. Nazioarteko Itunak.
3._Administrazio Zuzenbidearen iturburuak: erregelamendua eta erregelamenduzko ahalmena. Erregelamendu motak. Erregelamenduzko ahalmenaren mugak eta haren kontrola.
4._Administrazio egintza (I): kontzeptua, motak eta osagaiak.
5._Administrazio egintza (II): baldintzak, eraginkortasuna, deuseztasuna eta deuseztagarritasuna.
6._Administrazio prozedura erkidea (I): kontzeptua eta izaera. Hasiera, antolamendua, instrukzioa eta bukaera.
7._Administrazio prozedura erkidea (II): administrazioarekiko errekurtsoak: printzipio orokorrak eta motak.
8._Nafarroako Parlamentua edo Gorteak: eraketa, antolakuntza eta eginkizunak.
9._Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko Foru Legea:
10._Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko Foru Legea:
11._Nafarroako Foru Komunitateko arartekoa. Comptos Ganbera. Nafarroako Kontseilua.
12._Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua (I). Langile motak. Funtzionario publikoen hautapena. Funtzionario bihurtu eta funtzionario izatetik gelditzea.
13._Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua (II). Administrazio karrera. Administrazio egoerak. Lanpostuak betetzea. Lansariak.
14._Nafarroako Ogasun Publikoa: Nafarroako Ogasun Publikoaren eskubide eta betebeharrak. Nafarroako Aurrekontu Orokorrak: edukia eta onespena; gastuen sailkapen ekonomikoa; betearaztea eta likidazioa.
15._Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuak: araubide juridikoa. Administrazio kontratu ohikoenak: kontzeptua eta motak. Kontratuak esleitu, hobetu, izenpetu, bete, aldatu eta iraungitzeko orotariko arauak.
16._Datu pertsonalak babesteko lege organikoa (I): datuak babesteko printzipioak, pertsonen eskubideak.
17._Datu pertsonalak babesteko lege organikoa (II): titulartasun publikoko fitxategiak sortu, aldatu eta kentzea. Datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko eskubideen salbuespenak.
18._7/1986 Legea, urtarrilaren 24koa, Kartografiaren Antolamenduari buruzkoa.
Iragarkiaren kodea: F0524830
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
