5. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

JENDAURREKO INFORMAZIOA, Leitzako udalerrian gas naturala banatzeko sarearen instalazioak egiteko administrazio baimenaren proiektuari buruzkoa.

Hidrokarburoen sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 73. eta 104. artikuluetan aurreikusitakoari jarraikiz, ondoko ezaugarriak dituen instalazio proiektua jendaurrean jarri da:

Eskatzailea: Gas Navarra, S.A., helbidea, jakinarazpenerako, Iruñeko Antso Azkarra etorbideko 26, behea (PK 31008).

Eskariaren helburua:

1) Leitzako udalerrian gas naturala banatzeko sarearen instalazioak egiteko administrazio baimena.

2) Onura publikoaren onarpena.

Instalazioen ezaugarriak:

MPB gisako banaketa sarea AP-7 industrialdean dagoen ERM APA/MPBtik abiatuko da, Vegako bidetik hurbil, eta Elgoien, Elbarren, Amazabal kaleetatik eta ezezagunak diren 2tik eta 6tik segituko du, polietilenozko hodien bidez (PE 100), 200 eta 160 mm-ko diametro nominalak, eta gero udalerri guztian zabalduko da 90 mm-ko diametroarekin. Trazadurak 7.862 ml ditu, eta horietatik 570 ml 200 mm-koak dira, 2038 ml 160 mm-koak eta 5.194 ml 90 mm-koak.

Trazaduraren tarte bat NA-1320 errepidearen parez pare doa, eta beste batzuetan NA-170aren parez pare joateaz gainera horrekin gurutzatu ere egiten da.

Diseinuaren presioa 4 bar-ekoa da; tenperatura, aldiz, 15ºC-koa; gehieneko emaria 3.000 N m³/h-koa eta gasaren lastertasun handiena, 20 m/s.

Aurrekontua: laurehun eta berrogeita hamazazpi mila ehun eta bi euro eta berrogeita hiru zentimo (457.102,43 euro).

Obrak egiteko epea: instalazioak, lanak hasita, bost urteko epean eginen direla kalkulatu da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta espedientea aztertzeko aukera izan dadin Industri Segurtasunaren Zerbitzuan, Iruñeko Tomás Caballero parkea, 1, _Fuerte Príncipe II_, 5. solairua, 8:30etik 14:30era arte, eta nahi diren alegazioak aurkez daitezen, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hogei eguneko epean.

Iruñean, 2005eko abenduaren 19an._Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.

Iragarkiaren kodea: F0524638