II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
TAFALLA
Behin betiko onetsirik xehetasun azterlana eta konpentsazio batzordearen estatutuak, B.B.B.P.B.ko 131 etxa-sailean, E-1 sektorean
Tafallako Udalak, 2005eko azaroaren 29an egin osoko bilkura arruntean, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:
Tokiko Gobernu Batzarrak, 2005eko abuztuaren 12an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen xehetasun azterlana eta konpentsazio batzordearen estatutuak, B.B.B.P.B.ko 131. etxe-sailean, E-1 sektorean, Ego Iruña Proyectos, S.L. eta La Faceria, S.L.k sustaturik.
Espedientea jendaurrean egon zen 2005eko 115. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarkia argitaratu ondoren, irailaren 26an. Hartan emaniko hogei eguneko epean bi alegazio aurkeztu ziren, hain zuzen ere José Luis Hualde Alamán jaunak (sarrera erregistroa, 3937 zenbakikoa, 2005-10-18koa) eta Juan eta Honorio Zaratiegui Encaje jaunek (sarrera erregistroa, 3935 zenbakikoa, 2005-10-18an), hurrenez hurren, aurkeztutakoak.
Ikusirik Hirigintza Zerbitzuen Alorreko zuzendariak eginiko txostena, 2005eko urriaren 28koa, eta Kanpoko Aholkularitza Juridikoarena, azaroaren 18an eginikoa, baita Hirigintza Batzordeak emaniko irizpena, 2005eko azaroaren 21ekoa.
Kontuan hartuz Udal honek eskatuta, 2005eko azaroaren 24an (sarrera erregistroak 4494 eta y 4495) sustatzaileek aurkeztu zutela bi dokumentuen testu bategina, behin betiko onespenerako, honako hau erabaki da:
Lehena._José Luis Alamán jaunak eta Juan eta Domingo Zaratiegui Encaje jaunek aurkezturiko alegazioak ezestea, hirigintzaren gaineko arrazoirik ez dagoelako.
Bigarrena._Behin betiko onestea 131. etxe-sailaren xehetasun azterlena (B.B.B.P.B.ko UA-1 unitatea, E-1 sektorea), 2005eko azaroaren 24an aurkeztutako testuari jarraikiz.
Hirugarrena._Behin betiko onestea konpentsazio batzordearen estatutuak, Ego-Iruña Proyectos, S.L.k eta La Facería, S.L.k aurkeztuak, 2005eko azaroaren 24an aurkeztutako testuari jarraikiz.
Laugarrena._Behin betiko onespenaren erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta xehetasun azterlanaren kopia eta hartutako erabakia igortzea, behar bezala eginbideturik, Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura.
Bosgarrena._Erabaki hau jakiraztea sustatzaileei, alegazio-egileei, ukitutakoei, Hirigintza Alorrari, Ekonomia eta Kontu-hartzailetza Alorrari eta Idazkaritzari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Jakinarazten dut, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten erabakiaren kontra errekurtso hauek para daitezkeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, aukeran, egintza eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, egintza honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik aitzina. Ez da zilegi izanen administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzea, errekurtso hau espresuki ebatzi arte edota ustezko ezespena gertatu arte.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, aukeran, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina, espresua bada, edo behar den eskabidea isilbide administratiboaren ondorioz ezetsitzat hartzen den egunetik.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari (edo dagokion Salari) zuzendua, bi hilateko epean, egintza hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren jakinarazpen egunetik aitzina, espresua bada. Horrela ez bada, epea sei hilabetekoa izanen da, ustezko ezespena gertatu eta biharamunetik aitzina, errekurtsoaren ebazpena jakinarazi gabe hilabetea iragateagatik.
Tafallan, 2005eko abenduaren 1ean._Alkatea, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: L0524302