II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
E S L A B A
E D I K T U A
Eslabako Udalak, 2005eko azaroaren 4an egin osoko bilkuran, aho batez, legeak eskatzen duen gehiengoa izanik, honako hau erabaki zuen:
1. Hasiera batez onestea energia eolikoko parke publikoa ezartzeko proiektua, Larrasuil alderdian, Eslabako udal mugapean, Eslabako Udalak sustatua, hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 75. artikuluan ezarritako prozedurari jarraikiz.
2. Halaber, abian jartzea ingurumenaren gaineko eraginaren deklarazio prozedura eta jarduera sailkaturako lizentzia, hori guztia ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Dekretuan eta Ingurunea babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz.
3. Espedientea jendaurrean jartzea hilabetez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Foru Komunitateko egunkarietan iragarkia paratuta.
Eslaban, 2005eko azaroaren 7an._Alkate udalburua, Félix María Bariain Zaratiegui.
Iragarkiaren kodea: L0524291