5. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

L I Z A R R A

Hasiera batez onetsirik BBBPBko hirigintza fitxen aldaketa puntuala, 3. poligonoko 239 eta 240. lurzatietan (Rua kaleko 27 eta 27-bis zenbakiak) dauden gobernadorearen jauregiko eraikin atxikiei dagokiena

Lizarrako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2005eko abenduaren 1ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 3. poligonoko 239 eta 240. lurzatietako BBBPBko hirigintza fitxen aldaketa puntuala, hiri honetako Rua kaleko 27 eta 27-bis zenbakietan dauden eraikinei dagokiena.

Iragarki hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan argitaratzea.

Espedientea jendaurrean jartzea hilabeterako, aztertu eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.4 eta 74. artikuluei jarraituz.

Lizarran, 2005eko abenduaren 13an._Alkatea, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: L0524287